Skip to main content

Nola aktibatzen da autentifikazio bikoitzeko faktorea (2FA) Googlen?

Googlen 2FA aktibatzeko eta Gmail, Drive edo Youtube bezalako aplikazioak babesteko, honako pauso hauek jarraitu behar dira:

  1. Honako esteka honetan sartu:https://www.google.com/landing/2step/eta klikatu “Hasi” dioen lekuan.

  2. Behin barnean zaudela, pasahitza sartu beharko duzu zure identitatea egiaztatzeko.

    Mayor protección

  3. Leku honetara iristeko beste modu bat da Googleko kontutik zuzenean:

    1. “Segurtasuna” atala aukeratu eta erlaitza berri horretan, “Googlen saioa hastea” atalaren barnean, “Bi urratseko egiaztapena” aukera agertuko da:

      Seguridad

    2. Ikus daitekeen bezala, aukera desgaituta dago. Aktibatzeko, EZ klikatu beharra dago eta, lehen bezala, pasahitza eskatuko du identitatea egiaztatzeko.

      Verificación en dos pasos

  4. Jarraian leiho bat irekiko da eta bertan 2FA-rako erabili nahiko den telefono zenbakia sartu beharko da, eta egiaztapen kodeak eskatzeko modua zehaztu (testu mezua edo telefono deia). Horren ondoren aukeratu “Bidali”.

    Enviar

  5. Behin “Bidali” hautatu ondoren, autentifikazio bikoitzeko faktorea aktibatuta egongo da. Googlera sartzen zaren bakoitzean, bi urratsetan egingo da: lehenik hasierako pasahitzaren bidez (saio hasierakoa), eta ondoren 2. urratsean aukeratutako aukeraren bidez (testu mezua edo deia), kodea sartuz. Kode horiek 5-10 minutuko baliagarritasuna izaten dute, horregatik gomendatzen da jaso orduko sartzea. Dena den, ezarritako epean kodea ez bada sartzen, kode berri bat eskatzeko aukera egoten da. Kode hau, aurrekoa bezala, denbora epe mugatu baten barnean sartu beharko da.

    La verificación en dos pasos está ACTIVADA

    Verificación en dos pasos

  6. Gainera, Googlek badu autentifikazio tresna bat, Google Authenticator izenekoa (doan eskuratu daitekeena Google Play Store-n eta App Store-n). Horrek Googleren kontuetan segurtasun geruza gehigarri bat gehitzen lagunduko du. Tresna hori Googlek garatutako softwarea da eta smartphoneetan erabilia izateko pentsatuta dago. Bi urratseko egiaztapen kodeak sortzea ahalbidetzen du sare konexiorik izan gabe ere. Kode horiek erabilera bakarreko pasahitz izena daukate (OTP - one time password) eta aplikazioak ahalbidetzen du zerbitzu ezberdinetakoak gordetzea.

  7. Tresna hori erabiltzeko lehenbizi Store-tik deskargatu beharra dago. Ondoren aplikazioan urrats batzuk jarraitu behar dira konfiguratzeko.

    1. Horietako lehena da 2FA bidez babestu nahi den kontua hautatzea.

    2. Aplikazioak bi aukera eskainiko ditu: kontua eskuz babestea (gako baten bidez) edo QR bat eskaneatzea, kontuaren informazio guztia izango duena. Bi aukerak dira baliagarriak eta erabiltzaileak nahi duena hauta dezake.

      Añadir una cuenta

    3. Konfiguratu ondoren, erabiltzailea eta pasahitza idatziz nabigatzailean saioa hastean, Google Authenticator-en pantailan agertuko den kodea idaztea ere eskatuko da.