Skip to main content

Nola desinstalatzen/ezabatzen dira aplikazioak iOS 14.8n?

iOSen app-ak ezabatzeko prozedura era ezberdinetara egin daiteke:

  1. Lehena da app-aren ikonoa zapalduta izatea dar-dar egiten hasten den arte. Dar-dar egitean app-a ezabatzeko aukera agertuko da, eta hori ukitzen badugu betiko ezabatuko da.

    Eliminar App

  2. Bigarren modua da “Ezarpenak” aukera erabiltzea:

    1. “Ezarpenak” aukeraren barnean “Orokorra” atalera joan beharra dago eta hor “iPhonearen Biltegiratzea” atalera.

      General 🡪 Almacenamiento del iPhone

    2. Bertan aukeratu behar da desinstalatu nahi den app-a:

      Desinstalar

    3. Aukeratu ondoren “App-a desinstalatu” edo “App-a ezabatu” aukera hautatu. Aplikazio bat desinstalatutakoan hari lotutako datuak eta dokumentuak gorde egingo dira, baina ezabatzeko aukera hautatuz gero hari lotutako datu guztiak ere ezabatu egingo dira:

      Desinstalar App

    4. Azkenik, menu horretan bertan ere (Ezarpenak 🡪 Orokorra🡪 iPhonearen biltegiratzea) beste aukera bat ere badago: “Erabiltzen ez diren app-ak kentzea”. Funtzionaltasun horrek ahalbidetzen du erabiltzen ez diren aplikazioak automatikoki ezabatzea, horrela biltegiratze lekua aurreratuz. App horri buruzko dokumentu eta datuak ez dira galduko eta etorkizunean berriz ere instalatu nahi bada, eskuragarri egongo dira oraindik.

      Ajustes 🡪 General 🡪 Almacenamiento del iPhone