Googlen kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:
-
Lehenik kontura bertara sartu beharra dago erabiltzaile eta pasahitzarekin.
-
Barrura sartutakoan ezkerreko menuan ageri den “Datuak eta pribatutasuna” aukera hautatu behar da:
-
Horren barnean atal honetara joan beharra dago: “Erabiltzen dituzun aplikazio eta zerbitzuetako datuak”. Horren barnean kontuak ezabatzeko aukera dago, eta horrez gain, hodeian gordetako informazioa ere deskarga daiteke.
-
Kontu bat ezabatzeko, hurrengo pausoa izango da “Ezabatu Googleren zerbitzu bat” hautatzea. Hemen berriz eskatuko dizu kontuaren izena eta pasahitza. Honako hau agertuko da:
-
Pantaila honetan agertuko dira kontu honi lotutako zerbitzuak (kasu honetan Gmail). Gainera, ezabatu aurretik, kontuan gordetako datu guztiak deskargatzeko aukera ere emango dizu.
-
Kontua ezabatzeko zakarrontziaren ikonoa hautatu beharra dago.