
Pertsonak, eta ez teknologia, dira katearen katebegirik ahulenak, erakunde asko hacker informatikoek egindako erasoetatik babestu behar direnean. Gutxieneko segurtasun-protokoloak ez betetzeak (hala nola antibirusak edo suebakiak erabiltzea, edo sistemak eguneratzea), enpresetan zibereraso bat jasateko arriskua areagotzen du askotan. Horrela, beharrezkoa da langileak kontzientziatzea, jokabide jakin batzuetatik eratorritako arriskuen jakitun izan daitezen eta erakundeen segurtasuna arriskuan jar ez dezaten.
Jardunbide profesionalean eduki eta baliabide digitalak atzitzeko, era seguruan biltegiratzeko eta modu partekatuan erabiltzeko, ezinbestekoa da zibersegurtasuneko oinarrizko gaitasunak izatea. Hauek dira jardunaldi hauetan parte hartuko dutenek ikasiko dituzten gaitasun batzuk: ingurune digitalean aritzean datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arriskuak eta mehatxuak identifikatzea, ekipamendu informatikoetan babes- eta segurtasun-neurriak aplikatzea lineako arriskuetatik babesteko, eta, halaber, informazio pertsonala eta datu garrantzitsuak babesteko neurriak hartuz pertsonen pribatutasuna babestea.
Iraupena: jardunaldiak 90 minutuko iraupena du.
Jardunaldiaren ordutegiak
31
Abe
Pertsonak, zibersegurtasunaren katebegi ahulena
01.30 PM
Partekatu
Ziberegutegia
Hurrengo ekitaldi eta webinarrak
01
Eka
02
Eka
06
Eka
07
Eka
08
Eka
09
Eka
Pagination



Neurrirako zibersegurtasun-konponbideak
Zure eta zure enpresaren beharrizanetara ondoen egokitzen den konponbidea aurkitzeko bilatzailea eskaintzen dizugu.