Cibergazteak
Euskal gizartearen artean zibersegurtasuneko kultura sustatu eta garatzeko eta sektore profesionala indartzeko dugun konpromisoa dela eta, Cyberzaintzatik lanbide heziketako ikasleei gure instalazioak bisitatzeko eta BDIHko Ciber-Rangen jarduera praktikoa egiteko aukera eskaintzen diegu.
Bisitan zehar, Cyberzaintzaren inguruko aurkezpena egiten dugu, eta erakundean sartuta dauden eragileei, gure helburuari eta balioei, lankidetza-sareari eta zerbitzuei buruz hitz egiten diegu. Tour honetan aukera izaten dute egoitzaren eguneroko funtzionamendua hurbilagotik ikusteko eta gure lanaren inguruko zalantzak argitzeko.
Jarduera praktikoa Cyber-Rangen egiten dugu, Red Team gisako ariketak egiteko azpiegitura nahikoa duen laborategian. Zehazki, ariketa bat egiten da CTF formatuan, eta bi talde elkarren aurka lehiatzen dira zerbitzariei eraso egin eta finkatutako helburu bat lortzeko. Gehienez ere 180 minutuko iraupena du eta denbora horretan ikasleek aurkezten zaizkien arazo desberdinak konpontzeko gaitasun teknikoak eta lortutako ezagutza erakutsi behar dituzte.
Ariketa hau hezitzailea/entretenigarria eta ludikoa da, beraz, pistak eta konponbideak ematen zaizkie irauten duen denboran zehar, partaide guztiak amaierara heldu eta helburua lor dezaten.
Alderdi fisikotik, cyber-rangea kontrolatzen duen Security Operations Centerra (SOC) dagoen gela eta ariketak egiteko gela ditugu. SOCak monitorizaziorako, ikuskaritzarako eta IPS, IDS eta SIEMS erasoen prebentziorako softwareak ditu, ziber-ariketak berrikusi ahal izateko. Azpiegitura horrek 20 partaide hartzeko gaitasuna du gehienez ere.
Programa honen inguruko informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan info@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Zibersegurtasun Katalogoa
Jarri lehenbailehen harremanetan hornitzaile batekin, zure enpresa osoaren zibersegurtasuna aztertzen laguntzeko eta zibereraso edo datu-filtrazioetatik babesteko jarduera-plan bat egiteko. Ez itxaron gehiago!