CiberJendea
Belaunaldi berriek berezkoa dute digitalizazioa, teknologien erabilera menderatzen dute, baina ez dira ohartzen oker erabiltzeak sor ditzakeen arriskuez, eta horrek arrisku-egoeran jar ditzake. Hezitzaileei eta guraso-elkarteei adingabeekin eta kolektibo zaurgarriekin egiten duten hezkuntza-lanean laguntzeko programa.
Egoera hori jorratzeko asmoz, Cyberzaintzatik, ZiberJendea programaren bitartez, zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazio-jardunaldiak antolatzen ditugu araututako ikastetxeetako hezitzaileentzat eta guraso-elkarteentzat. Era berean, gaur egun Interneten eta teknologia berrien arloan adingabeek aurki ditzaketen arriskurik ohikoenak prebenitu, hauteman eta haiei aurre egiten erakusteko beharrezko ezagutza eta tresnak emateko kontzientziazio-jarduerak egiten ditugu.
Programa hau ere bideratuta dago hezkuntza arlotik kanpo kirol talde edo antzeko jarduera batean parte hartzen duten adingabeei edo arlo fisiko edo kognitiboan gaitasun desberdinak dituzten pertsonen kolektiboari, izan ere, teknologien erabilerak euskal gizarte osoari eragiten dio.
6 gairen inguruko saioak eskaintzen ditugu:
SEGURTASUNA INTERNETEN
Saio honen helburua Interneten arriskuak eta aukerak ezagutzea da, eta arriskurik eta abusurik gabe erabili ahal izateko prebentziorako jarraibideak praktikara eramatea.
ZIBERSEGRUTASUNA bideo-jokoetan
Saio honen asmoa da bideo-jokoen eremuan dauden erronkak eta horiek saihestu edo murrizteko ezar daitezkeen neurriak identifikatzea.
MUGIKORRAREN ERABILERA GEHIEGIZKOAREN KONTROLA ETA PREBENTZIOA
Saio honetan erabiltzen dituzten gailuak, aplikazioak eta zerbitzuak ebaluatu, gehiegizko erabilerak adingabeen garapenean zer nolako eragina duen ezagutu eta prebentziorako eta jorratzeko estrategiak aztertzen dira.
ETXEKO ZIBERSEGURTASUNA ETA PERTSONALA
Saio honen asmoa da balizko gertakari baten arriskuak murrizten dituzten praktikak garatzea eta prozedurak ezagutzea (mugikorra galtzea, Wifia lapurtzea, identitatea lapurtzea software espioiak kutsatzea, xantaia, etab.).
INTERNETEN SEGURU EROSTEA
Saio honen helburua interneten produktuak eta zerbitzuak arriskurik gabe kontsumitzeko jarraibideak eta estrategiak ezagutu eta praktikan jartzea da.
ZIBERJAZARPENA, GENEROAREN ZIBERINDARKERIA ETA INTERNETEKO BESTE INDARKERIA MOTA BATZUK
Saio honetan interneten arloan dauden jazarpen eta indarkeria mota desberdinak ezagutu eta prebenitzen ahaleginduko gara.
Programa honen eta eskaintzen ditugun saioen inguruko informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan concienciacion@cyberzaintza.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Zibersegurtasun Katalogoa
Jarri lehenbailehen harremanetan hornitzaile batekin, zure enpresa osoaren zibersegurtasuna aztertzen laguntzeko eta zibereraso edo datu-filtrazioetatik babesteko jarduera-plan bat egiteko. Ez itxaron gehiago!