Skip to main content

BCSC zibersegurtasunaren inguruko Deep Dive BDIHren lehen saioan parte hartu du

BCSCk aukera izan zuen SPRI Taldeak antolatutako zibersegurtasunaren Deep Dive BDIHren lehen saioan parte hartzeko. IT (Teknologia Informatikoa), segurtasun, industria-enpresen ekoizpen/kontroleko arduradunek eta produktua eta zibersegurtasun-zerbitzuak garatzen dituzten enpresek gure instalazioak eta Cyber Range bisitatu ahal izan zituzten. Aktibo hori Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura berezietako bat da, bereziki IT zatiari eta OT zatiari eragiten dioten trainingerako eta zibersegurtasun-probetarako diseinatutakoa.

Saioan zehar hainbat erabilera-kasu erakutsi ziren, eta parte-hartzaileek aktibo horren potentziala ikusi ahal izan dute. Gainera, gure lankide Iratxe Martinek, zibersegurtasun-nodoaren koordinatzaileak, BDIH - Konexioa 2022 laguntza-programa aurkeztu zuen. Basque Digital Innovation Hub-en (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hubs-en (DIHs) teknologia digitalekin esperimentatzeko euskal industriarentzako laguntzak dira. BDIH, berriz, testatze- eta balidazio-azpiegituren sare bat da, bai eta planta pilotuak eta Fabrikazio Aditiboan, Robotika Malguan eta Kolaboratiboan, Zibersegurtasunean, Makina Adimendun eta Konektatuetan eta Material Aurreratuetan espezializatutako ‘know-how’eko sare bat ere. Teknologia horiek guztiak funtsezkoak dira industria digital eta jasangarri baterako.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.