Skip to main content

Iratxe Martinek Foroa Egida 2022 itxiera ekitaldian parte hartu du

ÉGIDA proiektua, bikaintasuneko zentro teknologikoek osatzen duten eta lehen segurtasun eta pribatutasun teknologien sare nazionala, hiru urteko jardueraren ondoren amaitu da. Lortutako aurrerapenen aplikazioa partekatzeko asmoz, proiektuaren bukaera jardunaldia azaroaren 16an egin zen Bilbon. Bertan, proiektuan parte hartu duten enpresen esperientziak kontatu ziren.

Gure lankidea den Iratxe Martinek, Ana Ayerbe, Tecnaliako CORE-DIGITAL saileko zuzendaria; Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateko Datu Analisien eta Zibersegurtasunaren Ikerketa Taldearen koordinatzailea; eta Albert Estradarekin batera, Open Cloud Factoreko CEO eta fundatzailea, Salva Trujillok, Ikerlaneko zibersegurtasun industrialeko arduradunak, bideratutako mahai-inguru batean parte hartu zuen.

Bertan, gaur egungo nazioarteko foro guztietan parte hartzen jarraitzeko apustua azpimarratu zuen. Horretaz gain, ekosistema hori gurera hurbiltzeko, datorren urtean anfitrioi-lanak egingo ditugu Euskadin egingo diren hainbat ekitalditan; besteak beste, TF-CSIRT Meeting & 2023 FIRST Regional Symposium Europe eta ECSO European STARtup Award 2022.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.