Skip to main content

COVID-19 iruzurrak

Pandemia dela bide, mundu guztiak, eta ez pertsonek bakarrik, baita erakundeek ere, oso epe laburrean ohiturak egokitu behar izan dituzte. 

Hala, Interneten bidez edozein motako eragiketak ustekabean modu adierazgarrian gehitu dira, beraz, nabarmenki areagotu dira zibermehatxuak. Izan ere, delitugileek haien delituetarako moduak berritu dituzte.  

Urrun joan gabe, azken urtean Espainiak munduan seigarren tokia du halako mehatxuetan. 

Ez dago hartzaile zehatza definituta; edozein izan daiteke iruzur hauen biktima: datuak eta dirua lapurtzen saiatzen diren posta elektronikoak, aplikazio espioiak deskargatzeko engainuak, gure gailuak infektatzeko esteka gaiztoak, etab. 

COVID-19 pandemiak psikologikoki pertsonei eragin die, eta gaizkileek onura atera nahi izan diote. Horrenbestez, maiz, sozietatearen ingeniaritzan oinarritutako erasoetara jo da. Delitugileak enpatia, laguntzeko nahia eta beldurrak aprobetxatu dituzte. Horiek guztiak aitzakiak izan dira engainatu eta biktima zepoan erortzeko. Zenbait aitzakiak banku-kontuetako arazoekin, administrazio publikoetan ordaintzeke daudenekin eta garraio-zerbitzuekin zerikusia dute. 

Inor ez da eraso hauetaz salbatzen, ez eta erakunde publikoak, ospitaleak edo osasun-zentroak ere. Horiek erasotzaileen xede bihurtu dira, gizartearen osasun-larrialdiko egoera aprobetxatuta. 

Kriminalek nagusiki posta elektronikoa erabiltzen jarraitzen dute, baina ez dira ahaztu behar mezularitzaren aplikazioak, iruzur ugarik bide hori hautatzen baitute. Telefono-deiak eta sare sozialak ere ezin daitezke bazter. Horregatik, arretaz egon behar da, lasaitu gabe. 

Interpolen arabera, aldi honetan zibereraso nagusiak hiru multzo handitan sartzen dira: domeinu gaiztoak, malwarea eta ransomwarea

Lehenengoei eutsiz, domeinu ugari erregistratu dira “covid 19”, “covid-19”, “koronabirus” eta “korona-birus” hitzekin, eta askoren atzean egiazko webguneak egon arren, beste asko asmo gaiztoez sortu dira (adibidez, phishingeko kanpainak edo malwareak zabaltzeko). 

Ransomwareari dagokionez, eraso mota hau posta elektronikoz gauzatzen da. Erabiltzaileak fitxategi bat jasotzen du erantsia edo klikatzeko esteka bat. Modu horretan, gailuan zerbait instalatzen da. Eginez gero, malwareak ekipoaren kontrola bereganatzen du, bai eta horretan dagoen informazio guztia enkriptatu ere. Hortaz, berreskuratze aldera, delitugileek erreskatea ordaintzeko eskatzen dute. Zenbait ospitalek eta osasun-zentrok berriki halako erasoak jasan dituzte.  

Nahiz eta horiek erabilienak izan, halako engainuek itxura desberdina har dezakete, eta eraso-mota beraren zenbait bertsio erabil daitezke zabaltzeko (Spear Phishinga, CEOaren iruzurra, etab.). 

Beldurra eta informazio gabezia biktimaren aurkakoak dira, horregatik, garrantzitsua da beti adi egotea eta edozein mezu susmagarriri behar bezalako arreta ematea. Ortografia akatsak badituzte, gaizki idatzita badaude, beldurra edo presa transmititzen badute edo egia izateko gauza onegia eskaintzen bada, zuhurrena da susmopean jartzea. 

Zalantza izanez gero, betiere komenigarria da aukerako beste kanal batzuen bidez egiazkotasuna ziurtatzea eta, batez ere, postaz, deien bidez edo sare sozialak erabiliz informazio sentibera edo bankukoa inoiz ez ematea. 

Informazioa zabaltzeko, Basque Cybersecurity Centre-ren berariazko infografia kontsulta dezakezu, bertan aurkituko baitituzu COVID-19ren pandemian iruzurra egiteko aitzakia ohikoenak.