Skip to main content

Crackerra

Segurtasun informatikoaren inguruan dituzten ezagutzak sistema informatiko baten segurtasun-neurriak urratzeko erabiltzen dituzten pertsonak dira, irabaziak lortzeko, protesta gisa, erronka gisa edo baita sekretu industrialak lortzeko ere.

Crackerrek segurtasun informatikoaren arloan ezagutza handiak dituzte, eta, gainera, ondo ezagutu ohi dute haien helburuen ingurunea. Programa eta/edo sistema informatiko (betiere horiek kalteberak badira) batzuen segurtasunari ihes egiteko eta haien funtzionaltasuna aldatzeko gaitasuna dute, onura edo interes jakin bat lortzeko.

Cracker terminoaren esanahia oso zabala da, beraz, terminoa erasotzailearen helburuaren arabera banatu daiteke:

  • Sistemen crackerrak: Software jakin baten edukia aldarazte dute, etekina lortzeko.    
  • Ziberaktibistak: Helburua mezu politiko edo sozial bat aldarrikatzea da.
  • Kriptografiako crackerrak:  Zifratze kriptografikoak hausten dituzte matematiketan oinarritutako erasoen bidez, esatarako, aljebren erasoen bidez.
  • Piratak: Haien ezagutzekin hainbat softwareren babes-sistemak eta lizentziak apurtzen dituzte, segurtasunean akatsak topatzeko helburuarekin, gerora legez kontra banatzen ahalegintzeko.
  • Phreakerrak:  Telefono sistemak erasotzen, telefono-deiak jarraitzen edo gasturik gabeko deiak egiten adituak dira.
  • Insiderrak: Gustura ez dagoen langile bat izan ohi da, enpresatik informazioa atera edo informazio konprometitua saltzen duena. Cracker mota horiek oso lotuta egon ohi dira espioitza industrialarekin.

Ohiko gaia izaten da hackerrarekin duen aldea; izan ere, sarri pentsatu ohi da gauza bera direla. Biek lotura dute teknologiarekiko pasioarekin, baina helburuak erabat desberdinak dira. Bien arteko alde nagusia da crackerrak sistemei kalte egiten diela aldarrikapen gisa edo hirugarrengo bati kalteak eragiteko, aldiz, hackerrak kalteberatasunak deskubritzeaz eta ustiatzeaz arduratzen dira eta interesdunari segurtasun-arazoaren berri ematen diote, betiere segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

Bakeroen filmak oinarri hartuta, beste bi termino daude hacker eta crackerrentzat. Crackerrak kapelu beltzeko kacker edo “black hat hackers” gisa ere ezagutzen dira, eta hackerrak edo hacker etikoak, aldiz, kapelu zuriko hackerrak edo “white hat hackers” gisa. Hala zen mendebaldeko film zaharretan; bakero zintzoek kapelu zuria eramaten zuten, eta gaiztoek, berriz, beltza.