Skip to main content

CSIRT.es

Segurtasun-jazoerei erantzuteko irabazi-asmorik gabeko plataforma independente baten parte den foroa da, Espainia mailan.

Helburua nazio mailan CSIRT desberdinen arteko koordinaziorako eta elkarlanerako plataforma independentea sortzea da. Horrela, sortzen diren segurtasun-arazoen aurrean elkarlana erraztu daiteke. Foroko CSIRTei ikusgarritasun handiagoa ere eman nahi die, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Foroak helburu hauek ditu:

  • Espainiako CSIRTen arteko kooperazioa sustatzea, bai jazoerei erantzutean, bai segurtasuna hobetzeko proiektuak garatzean.
  • Segurtasun-jazoerei buruzko edo erabilgarria izan daitekeen adimenaren inguruko informazio esanguratsua partekatzea.
  • Koordinatutako ekintzak egitea.
  • Herrialdean CSIRT berriak sortzea sustatzea.
  • Segurtasun-jazoeren inguruko erreferentea bihurtzea.
  • Beste foro batzuekin elkarlanean aritzea bai nazio mailan, bai nazioartean.

Foroaren parte diren kideek zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzte eta CSIRT foroaren parte izateko, segurtasun-jazoeren arretarekin lotura duen zerbitzuren bat eskaini behar dute. Fororako hautagaia izan daiteke ENISA, FIRST edo Trusted Introduced-en definizioa betetzen duen eta azken foro horrek ziurtatutako Espainiako edozein CSIRT.

Kideen arteko konfiantza sustatzeko helburuarekin, kide berrien onarpena guztien adostasunarekin bozkatuko da, eta, onartuz gero, proba-aldian egongo da urtebetez. Denbora horretan, aurrez aurreko bilera izango du bere zentroko zerbitzuak aurkezteko.

Kideek eskubideak eta betebeharrak dituzte. Bileretan edo posta elektronikoz bozkatzeko eskubidea dute, baita foroari atxikitako banaketa-zerrendetan parte hartzeko ere. Halaber, webgune pribatura sartzeko gakoak izango dituzte eta ekimenak proposatu ahal izango dituzte, lantaldeetan parte hartu, bileretara joan, kide berriak eta gonbidatu bereziak proposatu eta Batzorde Koordinatzailearen kide izateko aukeratuak izan daitezke.

Betebeharren artean daude harremanetarako informazioa beti eguneratuta mantentzea, foroko gainerako kideentzat erabilgarria izan daitekeen informazio guztia eskaintzea, herrialdean CSIRT berriak sortzea sustatzea, haien ikusgarritasuna hobetzea, partekatzen den informazioa pribatu mantentzea, lantaldeetan parte hartzea eta kolaboratzea, jarduerak sustatzea eta gutxienez urtean bilera batera joatea. Era berean, kode etikoa berretsi beharko dute eta urtero ekipoaren egoera eta langileen berritasunak eguneratu bilera batean.