Skip to main content

Datuak, Berrikusi, Kontrolatu eta Eskuratzeko Sistema (Supervisory Control and Data Acquisition, SCADA)

SCADA Supervisory Control and Data Acquisitionen akronimoa da edo Datuen Berrikuspena, Kontrola eta Eskuratzea. SCADA kontrol industrialerako sistema (ICS) mota bat da; hau da, prozesu industrialak kontrolatzeko erabiltzen den informazio-sistema mota bat, esaterako, fabrikaziorako, produktuak manipulatzeko, ekoizpenerako eta banaketarako. 

Sistema-sorta honek aukera ematen dio erabiltzaileari (enpresa edo instalazio industrial bateko langilea) prozesu industrialak eta fabrikazio-prozesuak denbora errealean eta urrutitik kontrolatu eta ikuskatzeko, baita zerbitzu publikoen instalazioetan ere. SCADAk aukera ematen dute informazioa urrutitik jaso eta ordenagailu batera edo bestelako datu batera bidaltzeko. Langileek gizakia-makina (HMI) interfaze baten bitartez sistema osoa kudea dezakete. Programok prozesu industrialei buruzko informazioa eskaintzen diete askotariko erabiltzaileei: langileei,kalitate-kontroleko ikuskatzaileei, ikuskatzaileei, mantenuko langileei, etab.

Enpresek haien prozesuak tokitik edo urrenetik kontrolatzeko, makinekin eta gailuekin interakzioa izateko, datuak bildu, monitorizatu eta prozesatzeko, eta jarduerak, ekitaldiak eta datuak erregistratzeko erabiltzen dituzte SCADA sistemak. Sektore eta instalakuntza mota guztiekin erabil daitezke: ura banatzeko sistemak, hondakin-uren tratamendurako sistemak, energia elektrikoa transmititu eta banatzeko sistemak, oleobideak eta gasbideak, garraio publikoaren sistemak, etab. SCADAk ez dira soilik industriaren arloan erabiltzen, azken urteotan, farmazia-, energia- eta elikadura-sektoreetara ere hedatu dira, besteak beste, SCADA sistemak dituen funtzionaltasunetako batzuk hauek dira:

  • Langileen sarbideak kontrolatzea (erregistratu, mugatu, baimenak esleitu).
  • Idazketak erregistratzea (egiten duen pertsona eta egiten den unea).
  • SCADA sistema instalatuta dagoen ordenagailuan/zerbitzarian ekintzak egitea (artxibo bat exekutatu, ekipoa berrabiarazi).
  • Inportazioak eta esportazioak egitea beste tresna batzuekin, hala nola Microsoft Excelekin.
  • Errezetak sortzea; hainbat produktu fabrikatzeko aldagaien serieak sortzea ekoizpen-lerro berbera erabiliz.
  • Ordenagailuan nabigatzailea instalatzea SCADAra sartu eta zuzenean bertara sartu ahal izateko.
  • Alarmak aktibatu eta beste ekintza batzukegitea hala badagokio, esaterako, SMS bat bidaltzea tenperaturak muga gainditzen badu.
  • Balioen historiak egitea, esaterako, aldagai jakin baten bilakaeraren jarraipena egiteko.
  • Balioak grafikoetan jartzea, grafikoen eta taulen bitartez adieraztea.

SCADA duten sistema industrialen kudeaketa zentralizatuak aukera ematen du errendimendua hobetu eta kostuak murrizteko, baina sistema ultrakonektatu horiek ere zibererasoak edo bestelako segurtasun-gertakariak pairatzeko arriskuan izaten dira. SCADA sistemen segurtasuna bereziki garrantzitsua da funtsezko azpiegituren arloan, hala nola energia elektrikoaren edo ur edangarriaren horniduraren arloetan. Sektore hauetan izandako akatsek ondorio oso larriak izan ditzakete, ekoizpenean eta finantzetan izandako galeretatik hasi eta ingurumen-hondamendietaraino edo, kasurik okerrenean, heriotzak ere eragin ditzakete. 2020tik, areagotu egin dira SCADA industria-sistemen eta bestelako industria-azpiegituren aurkako erasoak. Horregatik, ezinbestekoa da segurtasuna babestea.