Skip to main content

DBEB (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa)

1992tik, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa da Izaera Pertsonala Duten Datuen Babeserako Lege Organikoa estatu osoan betetzen dela bermatzen duen organismo publikoa. Egoitza nagusia Madrilen dago.

Datu pertsonalen babesa zaintzeko eta horien ardura dutenek -esaterako, erakunde publikoek, pribatuek edo elkarteek- indarrean dagoen legea betetzen dutela bermatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak berariazko izaera juridikoa dauka eta Administrazio Publikoarekiko independentea da. Bere lana ezinbestekoa da gizartearen funtzionamendurako, izan ere, babesten duen alorra lotuta dago zuzenean pertsona guztiek duten datuen babeserako funtsezko eskubidearekin.

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak ikerketak egiteko gaitasuna du, bai ofiziokoak, hau da, bere eginbeharra betetzeko ekimenez, bai herritarrek eskatuta.

Organikoki, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa Justizia Ministerioaren parte da eta haren bitartez harremana du Espainiako Gobernuarekin. Aldi berean, Espainian izaera autonomikoa duten datuak babesteko beste bulego batzuk daude Katalunian eta Euskadin, eta eskumena dute erkidegoko eta tokiko administrazioek deklaratu dituzten fitxategi publikoetan jarduteko, lurraldearen barruan.

Funtzio nagusia datuen babesaren legea betetzen dela zaintzea eta bere ezarpena kontrolatzea da, bereziki, informazioaren, sarbidearen, zuzenketaren, aurkakotasunaren eta datuen ezeztapenaren eskubideei dagokienez.

Elkarteak beste funtzio espezifiko batzuk ere garatzen ditu, eta hartzaileen edo jarduteko alorraren arabera sailkatzen ditu, webgunean ageri den moduan:

  • Datuen Babeserako 2016/679 Lege Orokorra eta datuen babesaren inguruko beste araudiak betetzen direla kontrolatzea, baita horiek betetzeko jardutea ere.
  • Publikoaren sentsibilizazioa eta arriskuen, arauen, bermeen eta eskubideen ulermena sustatzea tratamenduari dagokionez. Zehazki adin txikikoei zuzenduta dauden jarduerei arreta berezia eman beharko zaie.
  • Estatu kideen Zuzenbidearen arabera, pertsona fisikoek tratamenduari dagokionez dituzten eskubide eta askatasunak babesteko neurri legal eta administratiboei buruz aholkularitza eskaintzea Espainiako parlamentuari, Gobernuari eta beste erakunde eta organismoei.
  • Tratamenduaren arduradunak sentsibilizatzea Araudi honen arabera dagozkien betebeharren inguruan.
  • Aldez aurretik eskatuta, interesdun orori informazioa ematea Araudi honen arabera dituen eskubideen erabilerari buruz, eta, hala badagokio, beste estatu kide batzuetako kontrol-agintaritzekin lankidetzan aritzea.
  • Interesdun batek edo organismo, erakunde edo elkarte batek aurkeztutako erreklamazioak tratatzea Datuen Babeserako Lege Orokorraren 80. artikuluarekin bat etorriz, eta, hala badagokio, erreklamazioaren arrazoia ikertzea eta erreklamatzaileari ikerketaren nondik norakoen eta emaitzen berri ematea arrazoizko epe batean, bereziki ikerketa berriak edo beste kontrol-agintaritza batekin koordinazio estuagoa behar izanez gero.
  • Beste kontrol-agintaritza batzuekin lankidetzan aritzea, bereziki informazioa partekatuz, eta elkarri laguntza ematea, Araudi honen aplikazioan eta betearazpenean koherentzia bermatzeko.
  • Araudi honen ezarpenaren inguruko ikerketak egitea, zehazki beste kontrolerako autoritate baten edo autoritate publiko baten partetik jasotako informazioan oinarrituta.
  • Intereseko aldaketen jarraipena egitea, datu pertsonalen babesean eragina duten neurrian, bereziki informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenean eta merkataritza-praktiketan.
  • Datuen Babeserako Lege Orokorraren 28. artikuluko 8. atalean eta 46. artikuluko 2. ataleko d) hizkian ageri diren kontratuzko klausulak hartzea.
  • Datuen Babeserako Lege Orokorreko 35. artikuluko 4. atalari jarraikiz, datuen babesaren eraginaren ebaluazioaren betekizunari buruzko zerrenda bat egitea eta mantentzea.
  • Datuen Babeserako Lege Orokorraren 26. artikuluko 2. atalean jasotzen diren tratamendu-operazioen aholkularitza eskaintzea.
  • artikuluko 1. atalari jarraiki jokabide-kodeak egin daitezen sustatzea eta Datuen Babeserako Lege Orokorraren 40. artikuluko 5. atalaren arabera berme nahikoak ematen dituzten ereduzko kodeak ebatzi eta onartzea.
  • Datuen babesa eta datuen babeserako zigiluak eta markak ziurtatzeko mekanismoak sor daitezen sustatzea, 42. artikuluko 1. paragrafoari jarraiki, eta ziurtapen-irizpideak onartzea, Datuen Babeserako Lege Orokorraren 42. artikuluko 5. paragrafoari jarraiki.
  • Datuen Babeserako Lege Orokorraren 42. artikuluko 7. atalari jarraiki, egindako ziurtagirien aldizkako berrikusketa egitea, hala badagokio.
  • Ereduzko kodeak gainbegiratzeko erakundeen akreditaziorako irizpideak egitea eta argitaratzea 41. artikuluaren arabera, baita Datuen Babeserako Lege Orokorraren 43. artikuluaren araberako ziurtapen-organismoak ere.
  • Ereduzko kodeak gainbegiratzeko erakundeen akreditazioa egitea 41. artikuluaren arabera, baita Datuen Babeserako Lege Orokorraren 43. artikuluaren araberako ziurtapen-organismoena ere.
  • Datuen Babeserako Lege Orokorraren 46. artikuluko 3. atalean ageri diren kontratuzko klausulak eta xedapenak baimentzea.
  • Arau korporatibo lotesleak onartzea, Datuen Babeserako Lege Orokorraren 47. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Batzordearen jarduerei ekarpena egitea.
  • Araudi honen arau-hausteen eta Datuen Babeserako Lege Orokorraren 58. artikuluko 2. atalean onartutako neurrien barne-erregistroa egitea.
  • Datu pertsonalen babesarekin lotutako beste edozein funtzio betetzea.

Funtzio nagusiez gain, webgunean beste funtzio eta botere batzuk jasotzen dira:

https://www.aepd.es/es/la-agencia/transparencia/informacion-de-caracter-institucional-organizativa-y-de-planificacion/funcion-y-poderes