Skip to main content

Guraso-kontrola

Adin txikikoek erabiltzen dituzten webguneak, sistema eragileak edo sarbide-ekipoak eta Interneten egiten duten erabilera kontrolatzeko gurasoek eta tutoreek erabiltzen duten gailua.    

Halaber, aukera ematen du erabilera-denbora eta haurrek haien bizitza digitalean sarbidea duten edukiak ikuskatu eta egokitzeko.

Teknologia berriak bizitzan sartuta daude eta Interneten arrisku asko daude. Horregatik, garrantzitsua da -hasieran batez ere- adin txikikoak arrisku horietatik babestea. Tresnetako bat guraso-kontrola da; aukera ematen du erabilera-denbora edo haurrak non sartu diren kontrolatzeko.    

Gaur egun, adin txikikoek gailu desberdinetarako sarbidea dute oso txikitatik eta, horietan, mundura zabalik dagoen atea aurkitzen dute. Egun, geroz eta haur gehiagok izaten dituzte esperientzia txarrak Interneten. Oso garrantzitsua da heziketa eta kontrola arlo horretan.

Hori guztia oso garrantzitsua da bi arrazoirengatik:

  • Monitorizazioa: Online egiten den jarduera erregistratzen du, haurra non sartzen den eta zer ikusten duen aztertzen du. Eta gomendagarria ez den webgune batera sartzen bada ohartarazi egiten du.
  • Ezezagunekin harremana saihestea: Adin txikikoen % 40k harremana izan dute aurrez aurre ezagutzen ez duten pertsonekin. Guraso-kontrolarekin grooming, ziberjazarpen edo sexting arazoak saihestu daitezke. Online jolasetan, esaterako, haurrek asko hitz egiten dute ezezagunekin eta asmo onak ez dituen pertsonaren batekin egin dezakete topo.
  • Erabileraren eta pantailaren denbora mugatzea: Zure seme-alaba konektatuta gehienez zenbat denbora egon daitekeen edo pizteko eta itzaltzeko orduak programatu daitezke.
  • Haurrak toki desegoki batean sartzeko probabilitatea murrizten du: Tresnek sarbide-iragazkiak ezartzen dizkiete haurrentzako eduki sentiberak diren edukiak dituzten webguneei eta datu pertsonalak ematen dituztenei.

Oso garrantzitsua da guraso-kontrola ezartzea  haurra teknologia munduan sartzen den unean, oraindik autonomiarik ez duenean. Pixkanakakoa izan behar du eta haurrei lagundu egin behar diegu haien hazkunde digitalean. Egun, aplikazio ugari daude: Googlen Family Link, Kids Place Androiden, Qustodio…

Gezur eta egia asko daude termino horren inguruan.

  • Gezurra. Ezertarako balio ez duela diotenean: “Haurrek ihes egin diezaiokete, geroz eta azkarragoak dira, trikimailuak asmatzen dituzte iragazkien eta murrizketen gainetik igarotzeko”. Haur guztiek ez dituzte arauak hausten eta ez dira alferrikako tresnak.
  • Egia. Guraso-kontrolik onena, edozein software edo hardware baino hobeto, gurasoak dira.
  • Gezurra. Haurrak arazoetan ez sartzeko, konektatuta denbora gehiegi ez egoteko, sarean dabiltzan bitartean heldua lasai egoteko eta sarean egiten dutena ikusiz arrisku-egoerak saihesteko guraso-kontrolerako produktuak saltzen dituzte. Inolako asmakuntza teknologikok ez du oraingoz miraririk lortu.
  • Egia. Guraso-kontroleko softwareak, aplikazioak, bilatzaileak, nabigatzaileak edo iragazkiak oso erabilgarriak dira.