Skip to main content

Inbertsioekin zerikusia duten maulak

Biktimari eskaintza bat egiten zaio, ondasun zehatzean inberti dezan. Promes egiten diote neurriz kanpoko irabaziak izango dituela. Iruzurgileek manipulazio psikologikoaren tekniketara jotzen dute engainatzeko. Haien esanetan, aukera iragankorra da, eta amaituko da berehala inbertitzen ez badute. Azken urteetan kriptomonetak eta NFTak gora egiten ari dira, beraz, haien inguruan maula ugari erregistratu dira. Teknologia horiek erabiltzen dituzte inbertsioak egiteko kako modura.

Maula hauetan, delitugileak posta elektronikoaz baliatzen dira edo telefonoz deitzen dute, garatzen ari diren merkatuetan inbertsioak eskaintzeko, betiere ohikoak ez diren irabazien truke. Sinesgarritasunari begira, ustezko finantza-xehetasunak eman ditzakete. Are gehiago, biktimari buruzko informazioa bilatu ondoren, iraganean biktimak egindako inbertsioak ekar ditzakete gogora. Maiz, modu mailakatuan jartzen dira harremanetan konfiantza eskuratu arte. Lehenengo inbertsioaren ondoren ere harremanetan jarrai dezakete diru gehiagoren maula egiteko. Sarritan, konpainia ezagunetan lanean ari direla diote.

Inbertsio-maulen mota desberdinak daude:

  • Maulak sare sozialetan: taldeak edo erkidegoak sortzen dituzte ala haietara batzen dira, biktimen konfiantza irabazten joateko. Maula honetan biktimak informazio pertsonala partekatzeko duen erraztasuna aprobetxatzen du delitugileak. Modu horretan, eraginkortasunez manipulatzen du, eta lagunen edo senitartekoen artean hedatzen saiatzen da.
  • Pump and dump: iruzurgileak enpresa txiki baten akzioak prezio merkean erosten ditu, horrek burtsan kotizazioa badu. Gero informazio faltsua zabaltzen du, askotan posta elektronikoz, prezioa igotzeko. Jakin gabe, inbertitzaileak prezio garestiagoetan erosteko eskea gehitzen ari dira. Akzioak oso garestiak daudenean, delitugileak bere akzioak askatzen ditu, eta desagertzen da. Hala, biktimak baliorik gabeko akzioetan harrapatuta gelditzen dira.
  • Piramidalak: halakoetan iruzurgileen esanetan, denbora laburrean inbertsio txikia irabazi izugarri bihurtzeko gai dira. Dena den, iruzurgileek dirua irabazten dute, biktima berriak engainuan sartzen dituztenean. Legezko maila askoko marketin-eskemekin mozorrotzen dira. Maula-mota hau bertan behera dator biktima berriak lortzen ez direnean.
  • Ponzi: maula hau gertatzen da inbertitzaileen dirua bildu ondoren, aurreko inbertitzaileei ordaintzeko erabiltzen denean, promes egin zenean inbertitu gabe. Iruzur honek diru-fluxu etengabea dagoenean bakarrik funtzionatzen du, eta funtzionatzeari uzten dio inbertitzaile askok aldi berean dirua berreskuratu nahi dutenean.
  • Tarifa aurreratuen maulak: eskaintza batekin hasten dira, zeinetan promes egiten den baliorik gabeko akzioen truke asko ordaintzea. Ordaintzeko, biktimari eskatzen diote zenbateko aurreratua bidaltzeko, baina ez da inoiz berreskuratuko.
  • Higiezinetan iruzurrezko inbertsioak: iruzurgileak jabetza baten balioa edo irabazteko ahalmena manipulatzen du ala mailegatutako funtsak bereganatzen ditu.

 Maula honetaz babesteko garrantzitsua da:

  • Ez fidatzea arriskurik gabe errentagarritasun altuen promesak jasotzen badira.
  • Susmopean jartzea erosteko presioa edo premia zabaltzen badira.
  • Inbertsio-eskaintza egiten duenaren aurrekariak ikuskatzea eta ez fidatzea erakundea erregistratuta ez badago.
  • Erabakia hartu baino lehen beharrezko guztia galdetzea, eta gehiago bada, are hobe.