Skip to main content

Luzapena - Osagarria

Luzapenak erabili ditzakegun softwareen osagarriak dira, eta programa horiei hasiera batean ez daukaten ezaugarri gehigarriren bat gehitzen zaie. Adibidez, arakatzaileek Interneteko orrialdeak bisitatzeko balio dute, eta, luzapenei esker, beste gauza askoren artean, nabigazio hori pertsonalizatzeko aukera ematen digute, esaterako, iragarkiak blokeatzeko, idatzoharrak hartzeko edo, are gehiago, gure pribatutasuna eta segurtasuna handitzeko. Programa batzuetan, luzapen horiei plug-in edo edo add-on esaten zaie. Osagarri horiek oso erabilgarriak izan daitezke, nahiz eta haien erabilerak badituen arriskuak; horregatik, denda ofizialetatik edo garatzailearen webgunetik eskuratu behar ditugu. Hala ere, arrisku asoziatuak ere badituzte, osagarri horiek behar bezala funtzionatzeko behar dituzten baimenengatik batez ere, gehiegizkoak izan baitaitezke. Adibidez, baliteke eguneratze automatikoak egitea erabiltzaileak interakziorik gabe.

Softwarerako osagarriak instalatzean, programa bat balitz bezala exekuta daitekeen fitxategi bat erabili ohi da. Hura desinstalatzeko, gure sistema eragilearen konfigurazioan sartu eta hura ezabatu behar da (Kontrol-panela, Aplikazioak eta ezaugarriak...). Bestalde, Interneteko arakatzaileen luzapenak instalatzeko, denda ofizialera sartu behar da, arakatzailearen beraren menuaren bidez (Tresnak, Luzapenak). Hortik ikusiko ditugu instalatuta ditugun luzapenak, ezabatu edo berriak bilatu.

Osagarri eta luzapen gaiztoak zailagoak dira ezabatzen. Software hori instalatutako programen zerrendan agertzen bada ere (ez da ohikoa izaten), askotan sistema eragilearen aukera horrek ez du lortzen malware hori guztiz ezabatzea. Aukerarik onena malwareen kontrako software bat exekutatzea da. Instalatzailea abiarazteko unean infekzioa bera detektatuko duen antibirus bat instalatuta edukitzea gomendatzen da beti, horrela blokeatzeko aukera emango digun abisu bat erakutsiko baitugu. Lehendik instalatuta egonez gero, malwarearen kontrako softwareak software gaizto bat aurkituko balu, sistematik ezabatzen saiatuko litzateke programa.

Osagarrien jatorria 70eko hamarkadan dago. Unix sistemako testu-editore batek, EDT izenekoak, aukera eman zuen kanpoko programa bat bertan sartu eta edizio-lanak egiteko. Ondoren, 1987an, Macintoshek funtzionaltasun hori sartu zuen aplikazio propioetan, hala nola HyperCard-en: datu-baseen kudeatzaile gisa sortutako software bat zen, programazio-kodea sortzeko aukera ematen zuena. Harrezkero plugin ugari sortzen joan dira mota guztietako software eta sistema eragileetarako.