Skip to main content

Suebakiak

Suebaki edo firewalla, segurtasunari eskainitako azpiegitura baten barruko elementua da, eta konfiguratzean zehazten diren programen edo aplikazioan partetik sarerako sarbidea eman edo ezeztatzen du. Suebakiak maiz erabiltzen dira baimenik ez duten Interneteko erabiltzaileak Internetera konektatuta dauden sare pribatuetara sartzea eragozteko, bereziki, intranetetara. Politiken zehaztapenen bitartez funtzionatzen dute, eta haiek ezartzen dute zer baimenduko duten eta zer mugatu.

Suebakia ordenagailu baterako baimenik gabeko sarbideak blokeatzen dituen segurtasun-sistema da, eta, bitartean, zure ordenagailuak baimendutako beste zerbitzu batzuekin komunikatzen jarraitzea ahalbidetzen du. Bai ekipo pertsonaletan, bai ordenagailuen sareetan erabiltzen dira, bereziki intranetetan edo tokiko sareetan. Internet sortu zenetik ordenagailuetan ezartzen hasi zen lehenengoetako segurtasun-neurria da.

Suebakiak bi motatakoak izan daitezke: Softwarea, hardwarea edo bien arteko konbinazioa izan daiteke. Horrek esan nahi du zure ordenagailuan instalatzen diren aplikazioak izan daitezkeela (softwarea) edo trafikoa kontrolatzeko sarera konektatuta dauden gailu fisikoak (hardwarea).

Jatorria 80ko hamarkada amaieran du, Internet hastapenetan zenean eta adituek ikusi zutenean sare berri horrekin beste pertsona batzuen ordenagailuetan infiltratu eta gaiztakeriak egin zitzaketela. Horrek segurtasun-urraketa handiak eta konektatutako sistemen aurkako erasoak eragin zituen. Internetek seguruagoa izan behar zuen hedatu ahal izateko, horregatik, hainbat ikerlari suebaki informatikoen lehenengo bertsioak garatzen hasi ziren 1988an, ordenagailu batera heltzen diren pakete digitalak iragazteko metodo gisa.

Denborarekin eboluzionatu egin dute, sartzen den informazioa hobetu aztertu eta mehatxu posibleak iragazi ahal izateko. Helburua beti izan da egun duen berdina, segurtasun-irizpide batzuk ezartzea eta ordenagailura sartu edo bertatik irteten diren komunikazio guztiak iragaztea, irizpideak betetzen ez dituztenak geldiarazi eta gainerakoei pasatzen uzteko. Irizpide hauek aldatu egiten dira eta eboluzionatu egiten dute denborarekin, etengabe eboluzionatzen ari diren erasoen aurrean eguneratuta mantentzeko. Garrantzitsua da jakitea suebakiek ez dituztela ezabatzen sartzen saiatzen diren malwareak, haien sarbidea blokeatzen dute soilik. Beraz, horiek gainerako segurtasun-neurri eta -tresnen babes-geruza gehigarritzat hartu behar dira, antiburus baten modura.

Ohiko erabiltzaileen artean gehien erabiltzen direnak software moduko suebakiak dira, hau da, ordenagailuetan instala daitezken aplikazioak. Kanpotik egiten diren sartzeko saiakerak hautemateaz gain, posta elektronikoko troiar eta birusik ohikoenen aurkako babes gehigarria ere izan ohi dute.