Skip to main content

Urruneko sarbidea (azpiegituretara, gailuetara)

Eraldaketa digitalaren azkartzeak eta pandemiaren ondorioz telelanak izan duen goraldiak urruneko sarbideen erabilera areagotu dute. Urruneko sarbidearen teknologiari esker, erakunde bateko langileak barneko zerbitzarietara sar daitezke fisikoki ingurune horretan ez dauden gailuetatik, betiere sare korporatibora konektatzeko baimena badute. Sarbide hori sare birtualaren bitartez egiten da, hau da, hainbat tokitan dauden gailuak modu seguruan konektatzen dituen sarearen bitartez.

Teknologia horri esker, informazio korporatibora edo laneko berariazko aplikazioetara sar daiteke. Horrela, beharrezko baimena duen langileak erakundeko hainbat karpeta eta fitxategi kontsulta ditzake dagoen tokitik. Era berean, enpresa barruan duten funtziogatik beharra duten langileek hainbat aplikazio korporatibo erabil ditzakete urruneko sarbideari esker, esaterako, posta elektronikoa, edo lantaldeko kideekin, bezeroekin edo lankideekin komunikatu daitezke horretarako erabiltzen dituzten tresna korporatiboen bitartez.

Gainera, urruneko sarbideari esker, ez da beharrezkoa informazio korporatiboa gailu korporatiboen tokiko memorian egotea gordeta, eta, horrela, modu seguruagoan kudea daiteke. Urrutitik lanean ari den pertsonak gailua galdu edo lapurtzen badiote, zenbat eta informazio korporatibo gutxiago egon gailuan arrisku gutxiago egongo da norbait baimenik gabe sartzeko, eta, beraz, legez kontrako erabiltzeko. Informazioaren galerak kalte handia ekar liezaioke erakundeari.

Babestuta ez dagoen ingurune batetik informazioa modu seguruan eskuratu behar dugunean, ohikoa da hutsegiteren bat izatea, baina saihets daiteke. Laneko ekipoa bakarrik uztea, denbora gutxirako bada ere, segurtasuna arriskuan jartzeko helburuarekin erakundeko bulegoetara norbait sartzea bezain arriskutsu da. Informazio korporatiborako urruneko sarbidea soilik erabat beharrezkoa den kasuetan erabiltzeak asko murrizten du horrelako hutsegiteren bat izateko arriskua.

Urruneko sarbideak badu beste abantaila nabarmen bat ere: bizkorrago eskaintzen du euskarria. Edozein ekipo korporatibotan arazo teknikoak daudenean, urruneko sarbide batzuek aukera ematen diete babes edo laguntza teknikoa eskaintzen duten langileei laguntza eskatu duen pertsonaren gailura sartu ahal izateko, gertakariak ikusteko, konfigurazioa egokia ote den aztertzeko edo eguneraketak behar bezala eginda dauden egiaztatzeko. Hori bereziki garrantzitsua da langilea instalakuntzetatik kanpo baldin badago edo erakunde handiek gailuak dauden toki guztietan laguntza teknikorako langileak ez baldin badituzte. Urruneko sarbideak aukera ematen du laguntza teknikorako saila toki estrategiko batean izateko eta, aldi berean, enpresaren sare osoari laguntza eskaintzeko edozein tokitatik.