Zerbitzu gisako softwareak (SaaS) oso ezagunak dira. Ia guztiok erabiltzen ditugu egunero, naiz eta horrela izena dutela ez jakin edo hizkera arruntean “hodeiko software” gisa ezagutzen ditugun. Zerbitzu gisako softwarea hodeian exekutatzen diren hainbat hornitzaileren aplikazioak erabiltzea ahalbidetzen duen metodoa da, ekipoan edo erabiltzaile baten gailuan instalatu beharrik gabe. SaaSeko erabiltzaileek aplikazio batean ematen dute izena, erosi eta instalatu ordez. Saio hasi eta SaaS aplikazioa erabil dezakegu bateragarria den gailutik. Interneteko konexioa soilik behar dugu. Aplikazioa hodeian dauden zerbitzarietan exekutatzen da eta zerbitzariak erabiltzailearen kokalekutik oso urrun egon daitezke.
SaaSen erabiltzailearen interfazea nabigatzailean erabiltzen den webguneko aplikazio bat izan daiteke, edo mugikorrean deskargatu eta exekutatzen den bat. Gailuaren sistema eragilearen barruan ere egon daiteke, esaterako, Windowseko Artxiboen Esploratzailean.
SaaSeko hornitzaileek norbanakoen eta enpresen beharrak asetzeko mota guztietako konponbideak eskaintzen dituzte, oinarrizko aplikazioetatik hasi eta enpresen baliabideen planifikaziorako (ERP) pakete sofistikatuetaraino. Zerbitzu gisako softwareen adibiderik ezagunenak dira hauek: Gmail, Microsoft365, MailChimp, Dropbox, Salesforce, Slack, HubSpot, Canva edo Cisco WebEx.
Zerbitzu gisako software baten eta gure gailuan instalatutako softwarearen arteko desberdintasuna telesail bat streaming bidez ikusi edo telesail horren denboraldi guztiak DVDan erostearen artean dagoen aldearen antzekoa da, edo beste modu batera esanda, ez da beharrezkoa SaaS izatea erabiltzeko.
Sistema honek abantailak eta desabantailak ditu: ez da beharrezkoa softwarea exekutatzen duen hardwarea izatea, instalatzea edo kudeatzea; edozein toki, gailu edo nabigatzailetik sar daiteke zerbitzura, sinkronizazioa, erabiltzeko erosotasuna eta askatasuna lortuz; hornitzailea arduratzen da instalakuntzez, eguneraketez, eskalatzeez eta aplikazioaren doikuntzez; oinarrizko bertsioa doakoa da; eta, azkenik, zerbait gaizki badoa, hornitzailea arduratzen da arazoa konpontzeaz. Halaber, ordainpeko harpidetzen kasuan, enpresek IKTen barne-gastuak aurrezten dituzte hasieran, nahiz eta egiten den erabileraren arabera, kostuen kontrola gal daitekeen.
Desabantailen artean daude hornitzailearekiko menpekotasuna eta baita sartzeko kontrol handiagoa eta identitatearen egiaztapen indartua ere (edonor sar daiteke gure egiaztagiriak ezagutzen baditu). Gainera, datuak hodeian daudenez, segurtasuna zerbitzuaren hornitzailearen konfiantzaren esku dago. Enpresek kontuan hartu behar dituzte segurtasunari eta betetzeari buruzko gaiak; izan ere, datuen eta aplikazioen babesak haien ardura izaten jarraitzen du, nolabait SaaSaren hornitzailearekin partekatzen bada ere.
Oro har, “zerbitzari gisa” adierazpenak hirugarrengo batek kudeatzen duen konponbideari egiten dio erreferentzia, erabiltzaileek gauza garrantzitsuetan jarri ahal izateko arreta. Saas-az gain, “zerbitzari gisa” ezagutzen diren beste aukera ezagun batzuk Zerbitzu gisako azpiegitura (IaaS) eta Zerbitzu gisako plataforma (PaaS) dira.