Skip to main content

Zifratzea

Zibersegurtasuneko zifratzeak datuak formatu irakurgarri batetik ulertezin batera bihurtzeari egiten dio erreferentzia. Mekanismo hori da datuak ziurtatzeko oinarri nagusia; izan ere, erasogileei eragotzi egiten dute eragin zezakeen informazioa irakurtzea.

Zifratzeko erabiltzen diren tekniken multzoari kriptografia esaten zaio. Zifratzeak eta kriptografiak Antzinako Egiptoren garaira eta hieroglifoetara garamatzate, eta oso garrantzitsuak izan dira gizakiarentzat historian zehar. Bigarren Mundu Gerran, Enigma makinaren deszifratzea ezinbestekoa izan zen gerra amaitzeko.

Denboran zehar ordezkapenetan oinarritutako zifratze-metodo sinple ugari sortu dira, eta horietako batzuk oraindik ere erabiltzen dira:

  • Cesar zifratua (ROT): a. I. mendean sortua, Julio Cesar enperadorearen omenez. Zifratze horrek testuaren eraldaketa bat zekarren, eta letra bakoitza ordeztu egiten zen latin-alfabetoan X postu geroago kokatuko zenarekin. Horrela, "CIFRADO" hitza ROT13n "PVSENQB" izango litzateke.
  • Vigenère zifratua: Mendean sortua; Cesar zifratuaren berdina den ordezte-sistema bat erabiltzen du. Diferentzia da letra bakoitzaren desplazamendua mezuaren azpian ziklikoki idazten den gako baten karaktere bakoitzari lotutako zenbakizko balioak adierazten duela.
  • Polybios zifratua: a. II. mendean sortua; alfabetoa 5x5 taula batean antolatzen zen, eta horrela, letra bakoitza bi zenbakirekin identifikatzen zen (bertsio batzuetan bi letrarekin). "MENSAJE" hitza "32 15 33 43 11 24 15" izango litzateke.

Gaur egun zifratua sareko gailuren batek zeharkatzen duen informazioa edo datuak babesteko erabiltzen da nagusiki; horretarako, gako kriptografiko bat erabili ohi da, igorleak eta hartzaileak bakarrik ezagutzen dutena. Igorleak gakoarekin zifratzen du mezua, eta hartzaileak deszifratzeko erabiliko du.

Zifratuaren segurtasuna gako kriptografikoaren konplexutasunean datza, gako kriptografikoa zenbat eta konplexuagoa izan, orduan eta zailagoa izango baita indar gordinarekin deszifratzea (saiakuntza eta akatsa konbinazio ugarirekin). Zifratuaren beste erabilera bat pasahitzen babesean dago. Badira pasahitza lausotzeko aukera ematen duten teknikak; horrela, erasotzaile bat sartzen denean ezin irakurri ahal izateko.

Pasahitzak zifratzeko dagoen metodo kriptografiko nagusia hash funtzioak erabiltzea daMetodo horrek edozein datu-bloke luzera finkoko karaktere sail bihurtzeko aukera ematen du, eta, beraz, edozein pasahitz (karaktere-kopurua edozein dela ere) beti gordeko da bere hash-arekin, berreskuratzea ia ezinezko eginez.

Kriptografia kuantikoak mekanika kuantikoaren printzipioak erabiltzen ditu; beraz, bit bat egoera zehaztugabe batean egongo da, neurketa bat egiten zaion arte. Sistema honek gako-truke seguruago bat ahalbidetzen du, baina, aitzitik, gaur egun segurutzat jotzen diren zifratuak hauts ditzake.