Skip to main content

Sare sozialetarako jardunbide egokiak

Deskribapena

Egunero erabiltzen ditugu sare sozialak (Twitter, Facebook, Instagram, LinkedIn, Snapchat eta abar) elkarrekin jarduteko, hitz egiteko eta informazioa trukatzeko. Interneteko zerbitzuak dira plataforma horiek, eta aukera ematen diete erabiltzaileei profil publikoa sortzeko (izena, goitizena, profil-irudia, biografia eta abar) eta han erregistratzeko datu pertsonalak eta zenbait informazio-mota (testua, irudia, audioa edo bideoa). Pertsona baten kidetasunak, interesak, esperientziak eta jokabideak ere erakutsi ohi dira sare sozialetan, eta lagunekin zein ezagunekin hitz egiteko erabiltzen. Beraz, munduko gainerako jendearekin konektatuta gaude, nahitaez. Baina ez ditugu beti aintzat hartzen azken erabiltzailearen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak.

Mehatxu informatiko ugari jasaten dituzte erabiltzaileek, euren informazioa, pribatutasuna eta dirua —baita osotasuna ere— arriskuan jar dezaketenak.

  • Informazio pertsonala zabaltzea: joera dute erabiltzaileek informazio gehiegi jartzeko sare sozialetako beren profiletan. Tentu handiz ibili behar da, batez ere, datu pertsonalak partekatzean, pertsonen nortasuna lapurtzeko edo iruzurrez ordezteko balia baitezakete erasotzaileek informazio hori.
  • Informazioa lapurtzea: joera dute erabiltzaileek erraz gogoratzeko moduko pasahitzak jartzeko sare sozialetara sartzeko. Portaera horretaz aprobetxatu egiten dira zibergaizkileak eta, zenbait ekintzaren bidez, deszifratu egiten dituzte zailak ez diren pasahitzak. Halaber, zibergaizkileek erabiltzailea manipulatu egiten dute, konturatu gabe informazio pertsonala eman dezan, gizarte-ingeniaritzako zenbait teknika erabiliz (adibidez, esteka ezezagun batean klik eginaraziz, txat batean jasotako fitxategi bat irekiaraziz eta abar).
  • Malwarea instalatzea: leku susmagarri edo ezezagunen batetik jasotako aplikazioak instalatzen bada, edo Facebook zein WhatsApp bidez iritsitako esteka bati jarraitzen, software gaizto batek infekta dezake erabiltzailearen ekipoa. Software horrek, berriz, informazioa lapurtu edo bahitu dezake, sistema kontrolatu, pasahitzak eta saio aktiboak atzitu…, baita infektatutako gailuaren errendimendua kaltetu ere.

Buenas prácticas en redes sociales

Jardunbide egokiak

Geroz eta ugariagoak direnez garatzeko edo hedatzeko sare sozialez baliatzen diren eraso informatikoak, funtsezkoa da babestuta egotea eta ingurune segurua edukitzea haiek erabiltzeko.

Primer escudo protector, una contraseña fuerte: Lehenbiziko babesa, pasahitz sendoa: bakarra, irmoa eta asmatzen zaila izan behar du pasahitzak, sare sozialetako kontua gotortu nahi bada. Gure gomendioa: letra maiuskulen eta minuskulen konbinazioak egitea, zenbakiak eta sinboloak erabiltzea eta abar.

Utilizar las opciones de privacidad y seguridad para asegurar la protecciónBabesa bermatzeko, pribatutasun- eta segurtasun-aukerak erabiltzea: ziurtatu lagunek eta senideek bakarrik irakur dezaketela sare sozialetan duzun edukia. Ez da partekatu behar datu pertsonalik ezezagunekin.

Mantener en la privacidadEremu pribatuan gordetzea informazio pribatua: egokiro konfiguratu behar dira profiletako pribatutasun-aukerak. Hartara, erabiltzaileek nahi dutenek bakarrik eskura ditzakete haien datuak. Honenbestez, gutxitu egiten da datuak helburu gaiztoetarako erabiltzeko aukera.

Cuanta menos información se exponga, mejorZenbat eta informazio gutxiago erakutsi, hobe: kontuaren jabe den pertsonaren ispilu edo erakusleiho izan daiteke kronograma (panela, horma eta abar). Horregatik, komeni da kontrolatzea zer informazio argitaratzen den. Mugatu egin behar da zer partekatzen den eta nori ematen zaion informaziorako sarbidea.

Acceso seguroSarbide segurua: begiratu leku egokira ari zaren sartzen eta, komunikazioa zifratuta dagoela bermatzeko, ea HTTPSren babespean dagoen. Ez da sartu behar sare sozialetara ekipo partekatuetatik edo publikoetatik, ezta fidagarriak ez diren wifi-sareetatik ere. Bide horietakoren bat erabiltzen baduzue, amaitzean saioa itxi begin behar da, beti, eta ez eman baimenik nabigatzaileari pasahitza gogoratzeko.

No guardar contraseñasEz gorde pasahitzak: ez baduzu gomendio hori aintzat hartzen, zure gailura fisikoki sartzen den edonor zure kontuetara ere erraz asko sar liteke.

Cuidado con los enlaces: Kontuz estekekin: kontuz ibili behar da jasotzen diren estekekin, baita lagun edo ezagun batek bidaliak badira ere. Ondo begiratu estekari, eta ezezaguna eta/edo susmagarria bada, ez egin klik haren gainean.

Cuidado con lo que se comparte: Kontuz zer partekatzen duzun: Sare sozialetan zerbait argitaratzen baduzu, galdu egiten duzu harekiko kontrola. Gerora ezabatzen baduzu ere, betiko geratuko da ziberespazioaren oroimenean.

Sistema de seguridadSegurtasun-sistema: segurtasun-programak eta -tresnak instalatu behar dira ekipoan; esate baterako, malwarearen aurkako programak.

Cuidado con el GPS y la localizaciónKontuz GPSarekin eta lokalizazioarekin: gailu askok eskaintzen duten GPS funtzionalitatea dela medio, zabaltzen den eduki multimedia orok izan dezake kokapenari buruzko informazioa. Informazio horren bidez, zibergaizkileek aukera dute jakiteko zein diren gure eguneroko errutinak, zer lekutara joaten garen maiz eta, oro har, zein diren gure bizi-ohiturak

DifusiónHedapena: ez sinetsi sare sozialetan ikusten duzun guztia, eta berriren bat zabaldu aurretik, egiaztatu. Erabiltzaileak engainatzen saiatzen dira zibergaizkileak, gizarte-ingeniaritzako taktikak erabiliz (testuinguru faltsuak edo simulatuak): sare sozialetan jarritako iragarkiak, zeinetan klik egitean malwarea deskargatzen baitira; iruzurrezko abisuak, ustez banka-erakunderen batek bidaliak, kreditu-txartelen kredentzialak lapurtzeko inprimakiak atxikirik dituztenak; publizitate-amarruak, erabiltzailea SMS tarifikazio-zerbitzuetako harpidedun iruzurrez egiteko, eta abar.

Cuidado con los permisos de las aplicacionesKontuz aplikazioen baimenekin: joko eta aplikazio ugari daude sare sozialetan. Haiek deskargatzeko, baliteke norbaitek zenbait baldintza onartzeko eta zure profilera sartzeko baimena eskatzea. Horrelakoetan, tentu handiz aztertu behar dira baimen horiek, inoren esku jarri aurretik.

Erreferentziak

https://www.incibe.es/protege-tu-empresa/blog/buenas-practicas-redes-sociales-aumenta-tu-popularidad-sacrificar-seguridad