Skip to main content

Segurtasun-kopiak

Zer da?

Segurtasun-kopia enpresaren informazio garrantzitsuari ematen zaion babes bat da. Informazioa bikoiztu eta modu seguruan gordetzen da, betiere, galduz gero, erakundeak informazioa kaltea gertatu aurreko egoera berean berreskura dezan. Informazioa hainbat arrazoirengatik gal daiteke, hala nola, hondamendi naturalengatik, istripuengatik, akats energetikoengatik, barne-akatsengatik edo zibererasoengatik.

Oro har, lau informazio motaren segurtasun-kopiak egin ohi dira:

  • Datuak: Lanerako erabiltzen dugun informazioa da: testu-dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak, argazkiak... Informazio horren barruan dago aplikazioen eta datu-baseen edukia ere.
  • Aplikazioak: Informaziora sarbidea ematen duten sistemak: makina birtualak, sistema eragileak, aplikazioak...
  • Konfigurazioak: Sistemek modu jakin batean funtziona dezaten erabilitako parametroak.
  • Gakoak: Informaziora sarbidea ematen digun informazioa da: pasahitzak, ziurtagiriak, tokensak...

Segurtasun-kopia motak

Tipologiaren arabera, segurtasun-kopiak 3 motatakoak izan daitezke:

Osoa: Kopia oso bat datu guztien kopia bat da. Kopia bakoitzak jatorrizko datuek beste hartzen du. Kopia horiek konprimatuta gorde ohi dira, toki gutxiago hartzeko.

Inkrementala/Bereizgarria: Kopia oso bat egin ostean, honako kopia hauek toki gutxiago har dezakete teknika hauek erabilita:

  • Inkrementala: aurreko kopiatik aldatu diren datuekin bakarrik egiten da kopia bat, inkrementala edo osoa izan.
  • Bereizgarria: Azken kopia osotik egon diren desberdintasun guztiak kopiatzen ditu. Inkremental batek baino toki gehiago hartzen du.
  • Kopia inkremental edo bereizgarri baten abantaila da toki gutxiago hartzen duela eta kopia oso bat baino denbora gutxiago behar duela. 
  • Kopia inkremental bat berrezartzerakoan denbora gehiago behar dugu, azken kopia osoa eta nahi dugun egoerara heldu arteko inkremental guztiak berreskuratu behar ditugulako. Aurreko kopia oso edo inkremental bat galtzeak hurrengo kopia guztiak honda ditzake.
  • Kopia bereizgarri bat ezartzerakoan kopia oso bat berrezartzerakoan baino denbora gehiago behar dugu, bi kopia berreskuratu behar ditugulako: azken kopia osoa eta azken kopia bereizgarria. Aurreko kopia oso edo inkremental bat galtzeak hurrengo kopia guztiak honda ditzake.
  • Ohiko metodologia izaten da astero kopia oso bat eta hainbat kopia inkremental/bereizgarri egitea.

Ispilua: Urruneko kopia gehitzen zaion segurtasun-kopia bat, hau da, tokiko segurtasun-kopiaren ispilu bat. Horrela, tokiko segurtasun-kopia bat eduki daiteke, eta ezbehar bat gertatzen bada, beste toki batetik berreskuratu datuak (esaterako, hodeian edo beste ordezkaritza batean)

Informazioaren sailkapena

Informazioa sailkatu egin behar da; izan ere, segurtasun-kopia bat egiterakoan, kontu gehiago izan beharko da datu garrantzitsu edo konfidentzialen babesarekin.

Datuen sailkapen hori kontuan izan beharko da horiek babesterakoan, eta horretarako honakoa izan behar da kontuan:

Informazioaren irisgarritasun- edo konfidentzialtasun-maila:

  • Konfidentziala: enpresako langile batzuek soilik izango dute sarbidea. 
  • Barnekoa: enpresako langileek izango dute sarbidea, enplegatuentzat bakarrik.
  • Publikoa: publiko osoak izango du sarbidea, murrizketarik gabe.

Datuak ezabatu, galdu edo bahitzeak duen eragina:

  • Markaren irudia kaltetzen da.
  • Enpresaren jarduera eteten da.
  • Hirugarrengoak kaltetzen dira (bezeroak, hornitzaileak...)
  • Eragin ekonomikoaren balorazioa.
  • Ondorio legalen balorazioa (RGPD, …)

Segurtasun-kopien planak

Segurtasun-kopien planak erakunde baten segurtasun-kopien beharra zehazten du. Segurtasun-kopien eta berreskuratzeko proben aldizkakotasuna zehazten du.

Segurtasun-kopien plan on batek behar du:

  • Informazioaren galera-aldia kontuan izatea, hau da, enpresa batek egunero egiten baditu kopiak, egun bateko lana gal dezakeelako da; izan ere, informazioa berreskuratu behar bada, azken kopia (kasurik okerrenean) aurreko egunekoa izango da.
  • Kopien zifratze beharrak ezarriko ditu, sarbiderik izan behar ez duen inor sar ez dadin.
  • Zaharkituta dauden kopiak ezabatzeko plan bat izango du.
    • Badu zentzurik duela 3 urteko segurtasun-kopia bat jasotzeak? Kasua bakoitzaren arabera, baina planak kontua hartu behar du.
    • Kopiak behar bezala suntsitu behar dira, gordeta dauden bitartekoaren arabera. Adibidez, disko gogor bat osorik idatzi behar da hainbat aldiz edo CD bat CDen suntsitzaile batetik pasa behar da.
  • Kopia kopuru egokia izan behar da. Asko erabiltzen den teknika bat 3-2-1 da:
    • 3 -> Datuen 3 kopia egon behar dira gutxienez: jatorrizkoa + 2 segurtasun-kopia.
    • 2 -> Kopiak 2 euskarri ezberdinetan gorde behar dira gutxienez, esaterako, disko gogor batean eta zinta magnetiko batean.
    • 1 -> Gutxienez kopia 1 beste toki batean jaso behar da, ez guztiak toki berean. Esaterako, kopietako bat beste eraikin batean edo hodeian jaso daiteke, lapurreta edo sute baten kasuan, datuak berreskuratu ahal izateko.

Erreferentziak

Incibe – Guía Copias de Seguridad

ENS – Copias de Seguridad

Universidad de Sevilla - Normativa de generación de copias de seguridad y recuperación de información

https://servicios.aepd.es/Facilita