Zibergaizkileek nola jokatzen duten identifikatzea funtsezkoa da Euskadiko zibersegurtasunari eragin diezaiokeen arriskua arintzeko ekimenak abian jartzeko.
Egin dugun analisi honen bidez, arriskugarritasun maila handia, oso handia edo kritikoa duten 99 gertakari aztertzen dira, ziberintzidenteen kudeaketari buruzko CCN-STIC 817 gidan jasotako sailkapenaren arabera.
Gehien erabiltzen diren tekniketatik abiatuta, lehentasunen arabera, arintze-neurriak ezar daitezke. Arintze-ekimen egokienak ezagutzeko eta, zure erakundea babesteaz gain, Euskadin ziberresilientzia eta zibersegurtasunaren heldutasun-maila handitzen laguntzeko, infografia honetan aurkitzen diren xehetasun guztiak ezagutu itzazu.