Abenduaren 17an, Urduliz 42-ko Zibersegurtasun Ligako ikasleek “Olentzero 42- Christmas Hacking” jarduera antolatu zuten, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Ikasteko aukera paregabea izan zuten haurrek Olentzerori lapurtutako pasahitza batzuk berreskuratuz. Helduek, aldiz, gure lankidea den Raquel Ballesterosek eskainitako hitzaldian zibersegurtasunarekin lotutako familientzako baliabide erabilgarriak ezagutu zituzten.
Taldean, zibererasoari aurre egin ahal izan genion, eta Euskadi osoak Gabon zoriontsuak izan zituen! Orain, itxaropenez betetako eta zibererasorik gabeko urte berri baten sarreraz gozatzea besterik ez dago.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak