Skip to main content

Black Fridayko zibereraso ohikoenak (eta nola saihestu)

24/11/2022

Hemen da, iritsi da. Asteak daramatzazu hari buruz entzuten, seguruenik publizitatearekin eta dozenaka mezu eta sms jaso dituzu: Black Friday! Ostiral beltz famatuak Gabonetako erosketa-denboraldiari hasiera hematen dio eta hainbat dendek, dagoeneko, merkealdiak jarri dizkiote euren produktu zein zerbitzuei. Festa komertzial hau Estatu Batuetatik dator eta azken hamarkadan Halloween bezala ezarri da gure artean. Esker Emate Egunaren biharamunean ospatzen da eta nahiz eta Euskal Herrian ez dugun indioilarrik jaten, adi egon ohi gara egun horretan sortzen diren beherapenei eta erosketa masiboei. Hori gutxi balitz, hiru egun geroago Cyber Monday ospatzen da. 2005ean online denda batek sortu zuen termino hori astelehen horretan online merkataritza sustatzeko, nahiz eta Ostiral Beltzeko biharamuna izan.

 

Jaitsiera txikia 2021ean

Azken hamarkadan hazkunde esponentziala izan ostean, 2021ean beherakada txiki bat egon zen mundu mailan egin ziren gastuetan: 9.000 milioi dolarretik 8.900era igaro zen. Pandemiaren ondorioz, denda fisikoetan erosle gutxiago zeuden. Cyber Monday-k ere ez zuen lortu aurreko urteetako arrakastarik; izan ere, bi ospakizunen artean %1,4 gutxiago saldu zen AEBetan. Aurten, Espainian 250 euro baino gutxiago gastatuko dela aurreikusten da kontsumitzaileen %75aren artean, baina %34k esan du aurrekontua murriztu duela inflazioaren ondorioz, eta %30ek adierazi du ezingo duela nahi duena erosi. Inkestatutakoen % 7k baino ez du esan aurrekontua handitu duenik prezioen igoerari aurre egiteko.

Jaitsiera horren arrazoietako bat zibererasoei lepora dakieke. Aurreko urtean, online iruzurra %131 igo zen mundu mailan, Espainia zibermehatxu gehien dituen hirugarren herrialdea izanik, Estatu Batuen eta Poloniaren atzetik. Aste batzuk lehenago, kanpaina batean, kate handi batzuei eraso egin zieten, eta horrek zaildu egin zuen produktuen bilketa eta itzulera. Iruzur horietan ez erortzeko, jarraian zibereraso ohikoenak erakutsiko dizkizuegu.

 

Ohiko zibererasoak

  • Phishing: Mezu elektronikoak helbide-zerrenda batera bidaltzean datza, hartzaile zehatzik gabe. Horren adibidea izan daiteke azken smartphone modeloa prezio oso baxuetan eskaintzen duen kanpaina.
  • Typosquatting: Kontu handiz ibili behar gara gure nabigatzailean helbideak idazterakoan sortzen diren akatsekin. Horrela, nahi gabe, normalean iruzurrezko helburuak dituzten orrialde alternatiboak bisitatu ditzazkegu.
  • Adware: Software mota horren helburua da erabiltzailea gailu batean publizitatea ikustera behartzea, inolako kontrolik gabe. Hori lortzeko, ausaz bidaltzen dizkigute iragarkiak. Horrela, adwareak, sartuko ez zinatekeen publizitate-webguneetara bideratzen gaituzte.
  • Spam: Eskatu gabeko posta elektronikoa masiboki bidaltzen da. Hala ere, terminoa askoz zabalagoa da. Spam mezua desegokia, gogaikarria eta desiratua da, eta erabiltzaile askori bidaltzen zaio, posta elektronikoz, WhatsApp bidez, SMS bidez, sare sozialetan edo telefonoz.
  • Chargeback edo nahitaezko itzulketa: Zure bankuak edo ordainketa-hornitzaileak jasotako kobrantza bat kentzen dizunean gertatzen da, normalean iruzurrezko txartel bat onartzearen ondorioz.
  • E-skimming: Kreditu-txartelen skimming-aren bertsio digitala. Mundu fisikoan, skimmer-ak kreditu-txartelen irakurgailuen gainean jartzen dira kreditu-txartelei buruzko informazioa irakurtzeko; e-skimmer-ak, berriz, kode maltzurraren zatiak dira, eta bezero baten kreditu-txarteleko datuak lapurtzen dituzte horren transakzio batean.
  • Datu pertsonalak, bankuko datuak edo gakoak lapurtzea: Zibergaizkileek bidean jartzen dizkiguten tranpetan erortzen garenean, gure datu pertsonalak eman diezazkiekegu borondatez, hala, gure banku-datuak lapurtu ditzazkete.

 

Gako batzuk iruzurretan ez erortzeko

Hainbeste mehatxuren aurrean, kontu handiz ibili behar dugu, eta ez gara jasotzen ditugun mezuetaz fidatu behar, zibergaizkileen esku ez jauzteko. Hona hemen aholku erabilgarri batzuk.

  • Egiaztatu zure konexioa: WiFi publikoak VPN baten bidez erabili.
  • Egiaztatu URL helbidea zuzena dela. Askotan, webgunearen itxura eta giltzarrapoa baino ez ditugu kontuan hartzen. Webgune baterako ziurtagiria jaulkitzea nahiko erraza eta kostu txikikoa denez, garrantzitsua da URLa egiaztatzea.
  • Berretsi online denda fidagarria dela: Egin erosketak soilik merkataritza elektroniko fidagarri, ezagun edo pribatutasun-politika eta erosketa-baldintza seguruak dituzten produktuetan.
  • Kontuz bereziki prezio baxuekin: eskaintza oso ikusgarrien edo ohi baino merkeenen inguruan zalantzak izan.
  • Ez erabili kreditu-txartelarik: Arriskua murrizteko, txartel birtualak erabil ditzakezu.
  • Babestu zure banku-kontua: Ez gorde banku-kontuaren zenbakia webguneetan.
  • Bi urratsetan egiaztatzea: Aktibatu aukera hau zure bankuan, erosketa egitean beste baimen bat eman dezazun mugikorraren bidez.
  • Erabili pasahitza sendoak edo aldatu itzazu maiz: letra larriak, zenbakiak eta karaktere bereziak dituztenak, kopiatzen zailak izan daitezen.
  • Eguneratu zure gailuak: ziurtatu malwarerik eta infekziorik gabe daudela, eta erabili birusen kontrako sistemak, mugikorrean zein ordenagailuan.
  • Itzulketen politika berrikusi: Erosketa konpultsiboa egin aurretik, egiaztatu itzulketen politika, ezustekoak saihesteko, gustuko ez dituzun edo zure neurrikoak ez diren produktu batzuk itzultzeagatik oradindu behar ez izatko.

 

Zibererasoak salatu

Zibereraso baten biktima bazara, pasatu iezaiezu abisua agintariei edo BCSCri, telefonoz (900 104 891) edo posta elektronikoz (incidencias@bcsc.eus). Iruzur edo zibereraso saiakeraren bat antzeman baduzu, eman abisua guri, gertakariei erantzuna emateko talde teknikoak zabalkundea saihesteko neurriak hartzeko eta arriskuen berri emateko.

 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.