Basque CyberSecurity Centre (BCSC) zentrotik zibersegurtasunari buruzko dibulgazio-lana jarraitzen dugu egiten kolektibo mota guztiekin. Zibersegurtasunaren sektorea goraldi batean dago, eta gero eta arreta handiagoa jartzen zaio mundu osoan gertatzen ari den ziberdelituen gorakadaren ondorioz (%72a Espainian). Horregatik, BCSCtik gizartea hezten saiatzen gara hainbat ekintzaren bitartez, hala nola, Gurutze Gorriko ikasleekin duela gutxi egindako kontzientziazio-jaurdunaldiak. Erizaintzako zaintza osagarriak, osasun-larrialdiak edota gizarteratzea ikasten ari diren ikasleei, besteak beste. Gizaldeko erakunde horrek egiten duen borondatezko eta interes publikoko gizarte-lan handiaren ondorioz, jardunaldi hauek oso beharrezkoak ditu. Bereziki, osasun-sektorea ziberkriminalen helburu bat dela ikusita.
BCSCko kontzientziazio-zerbitzutik, tailer hauek Bilboko Gurutze Gorriaren CPESen egin ziren, bi orduko 7 jardunalditan banaturik. Hauek Gizarteratze, Laborategi Kliniko eta Biomediko, Erizaintzako Laguntzaile eta Dietetikako ikasleentzat zuzendutakoak ziren. Tailerrak formatu elebidunean eman genituen, 120 ikasle ingururentzat. Izan ere, gazteak dira Euskadin Internet gehien erabiltzen dutenak, komunikatzeko edota aisialdia kontsumitzeko.
Online jezarpena
Ziberbullyinga, Internet bidez pertsonak jazartzea, hazten ari den arazoa da. Beraz, honi buruz kontzientziatzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Online jezarpena, ikastetxe eta institutuetan gertatzen da bereziki adingabeen artean. Baina joera hau larriagotu egin da sare sozialen eragin handiagatik. BCSCtik ziberjazarpenaren aurka kontzientziatzen eta hauek jasaten dutenei laguntzen saiatzen gara. Lehenengo urratsa hau saihestea da, gazteei interneten aurkitu ditzaketen arriskuez jakinaraziz. Gainera, beste online indarkeria motak ere badaude, askok sexuarekin, genero-indarkeriarekin, xantaiarekin, jokabide kaltegarrietara bultzatzearekin, sharenting-arekin edota interneteko gehiegizko esposizioarekin lotuta.
Horregatik, ezinbestekoa da, segurtasunez eta kontrolez, interneteko erabilera egokiari buruz kontzientziatzea. Adingabekoak ahulagoak dira, are gehiago, duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, EAEko gazteen %85arako ezinezkoa izango litzateke mugikorra ez-aktibo moduan “luzaroan izatea”. Bideojokoen kontsumoak ere gora egin du, eta honek, adikzio-arazoez eta sozializazio-faltaz gain, ezezagunekin online jokatzean mehatxu posibleak ere dakartza.
Mugikorrarekin egunean zazpi ordu
Tailerrek oso parte-hartze positiboa izan zuten. Pozgarria izan zen ikasleek ziberbullyingaren gain interes berezia zutela ikustea, baina beste gai batzuk ere landu genituen. Adibidez, interneteko segurtasuna, pantailen gehiegizko erabileraren kontrola eta prebentzioa, eta bideojokoetako zibersegurtasuna. Haiek ere harritu ziren, egunero pantailen aurrean ematen zuten denboraz ohartzean, egunean 7 orduko batez bestekoarekin.
Mehatxuak eguneroko ohitura bihurtu diren egoera honen aurrean, gure datu pertsonalak, pribatutasuna eta intimitatea babesteko, zibersegurtasuna funtsezkoa da, espezialki gazteenen kasuan. Ohizkoa ez den edozein egoera susmatu eta beti erne egon behar dugu, batez ere interneten agertzen zaizkigun eskaintza onekin. Gure erantzukizuna da teknologia ondo erabiltzea, denboraz eta pertsonaz abusatu gabe, eta behar dutenentzat espazio seguruak sortuz. BCSCtik ziberbizikidetza positiboa eta berdintasunezko gizarte toleranteago bat lortzen laguntzen jarraituko dugu, zibersegurtasuna zaintzen dugun bitartean.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak