Skip to main content

Sharenting arduratsua eta datuen babesa

28/01/2022

Cyberzaintzan haurtzaroan eta nerabezaroan zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatu nahi ditugu, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta. Hori dela eta, "Ziberrean, Zibersegurolak" kanpaina jarri dugu martxan. Horretan, Pantallas AmigasDBEB eta Hirukide bezalako euskal eragile eta erakundeek etaTwitterrek lagunduko dute, zeharkako kide eta ekintzaren kanal nagusi gisa. Kanpaina honen barruan, urtarrilaren 28a, Datuak Babesteko Europako Egunean, sharenting arduratsuari buruz arituko gara.

Zer da sharentinga? Duela hiru urte, Gwyneth Paltrow aktoreak bere alabarekin eskiatzen agertzen zen argazki bat argitaratu zuen Instagramen. Berehala, 14 urteko alabak publikoki erantzun zion: "Ama, hitz egin dugu. Ezin duzu ezer argitaratu nire baimenik gabe".

Horixe bera da sharentinga: gurasoek adingabeko seme-alaben irudiak online partekatzea. Ingelesezko share (partekatu) eta parenting (ondua) hitzak konbinatzean sortzen den terminoa. Guraso askok ez dute beren seme-alaben irudiak zabaltzeko arriskurik ikusten, nahiz eta milaka ezezagunek ikus ditzaketen. Sinets dezakegu gure haurtxoaren argazkia, familiaren WhatsApp taldera bidalia, ez dela hortik aterako, edo Instagramen dagoen gure alabaren irudi batek ez duela ibilbide handirik izango. Hala ere, online argitaratzen dugun edukiak gure kontroletik ihes egiten du eta edozeinena izatera irits daiteke; beraz, denborak aurrera egin ahala, asmo txarrez erabil dezaketen pertsona ezezagunen esku utz dezake jatorrian familia-argazki zena. Gure helburua da adingabeko baten irudiak Interneten izan dezakeen eragina aztertzea. Noiz jartzen da arriskuan adingabeen pribatutasuna? Norbait deseroso edo barregarri uzteko erabil daiteke? Mutur batera eramanda, egoera batzuetan ziberbullying kasuak eragin ditzake, baita haur horiek helduak direnean, xantaiak egiteko erabiliak edo memeak sortzeko.

Michigango Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, gurasoen %56k lotsagarriak gerta dakizkiekeen euren seme-alaben argazkiak igotzen dituzte. Bestalde, Erresuma Batuko ikerketa batek erakutsi zuen gurasoek batez beste 13.000 bideo edo argazki argitaratuko zituztela sare sozialetan euren seme-alabek 13 urte bete baino lehen. Horrenbestez garrantzitsua iruditzen zaigu familiekin kaltegarria den praktika bati buruz jardutea. Ona da harrotasuna sentitzea, baina sareek dakartzaten arriskuak ezagutu behar ditugu, adingabeen irudiak argitaratu nahi ditugun ala ez erabakitzek. Beraz adingabeen ongizaterako erabakirik egokiena hartzen lagunduko dizun gogoeta partekatu nahi dugu:

  • Zure irudia eta intimitatea zaindubehar dituzu. Adingabeek modu berezian babestu beharreko eskubideak dituzte.

sharenting eus 1

  • Zure semeak edo alabak ez du ezer irabazten irudiak argitaratzean. Nahiz eta horrek eragin negatiborik izan ez,ez du etekin onik ekarriko.

sharenting eus 2

  • Gurasoek adingabeen irudiak partekatzearen irizpide desberdinak izan ditzakete. Horiek bat egiten ez dutenean,sharentinga gatazka-iturri izan daiteke.

sharenting eus 3

  • Baliteke irudi horiek nola zabaltzen diren ez jakitea. Garrantzitsua da sare sozialen pribatutasun-politikak irakurri eta ezagutzea.

sharenting eus 4

  • Irudiak partekatzeko beste modu seguruago batzuk daude. Informazioa norekin partekatu eta plataforma egokia aukeratu behar da.

sharenting eus 5

  • Normalean, begibistakoa den baino informazio gehiago partekatzen da. Irudi inozo batek testuinguru-xehetasun garrantzitsuak izan ditzake, baita geolokalizazioa ere.

sharenting eus 6

  • Irudiak beste pertsona batzuekin partekatzean, haiek onar dezakete horiek argitaratu ditzaketela. Asmo txarrik gabe, zuzenean edo zeharka, zabaldu eta publiko egin ditzakete.

sharenting eus 7

  • Argitaratzean irudiaren kontrola galtzen duzu. Pantaila batean zerbait agertzen denean, kapturatu eta berrerabil daiteke.

sharenting eus 8

  • Beste pertsona batzuen irudiak partekatzea, baimenik gabe, datuak babesteko araudia haustea izan daiteke. Ez da eredu ona inorentzat, are gutxiago adingabeentzat.

sharenting eus 9

  • Batzuetan, familiako kideen segurtasuna arriskuan jar daiteke. Adin txikikoak biktimizatzen direnean, hirugarrenen aurkako mehatxuak izaten dira, eta horiek bete egin daitezke.

sharenting eus 10

Datuen babesa zibersegurtasunaren funtsezko oinarria da; horregatik, guztiz jabetu behar dugu datu pertsonalak behar bezala tratatzen direla gure bizitzako arlo guztietan; ez dezagun ahaztu pertsona bat identifikatzeko aukera ematen duen irudia ere datu pertsonala dela. Familian, pertsonalki edo profesionalki, ezinbestekoa da Interneten materiala partekatzeak dituen ondorioak eta horri lotutako arriskuak ezagutzea. Horrela, etorkizunean adingabeei arazorik ez sortzeko aukera izango dugu.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.