Cyberzaintzan, hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean era egoki batean jardun dezaten.
Horren ondorioz, “Ziberrean, Zibersegurola” kanpaina aurrera eramaten ari gara teknologia berrien erabilerari buruz sentsibilizatzeko, betiere aniztasunetik, tolerantziatik eta haurtzaroan eta nerabezaroan jardunbide egokiak txertatzetik. Kontzientziazio kanpaina honetan hainbat erakundek babesten gaituzte, hala nola PantallasAmigas, Hirukide, Kristau Eskola, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, Twitter eta Gorabide.
Hilero, familiak hezteko balio duen gai batean jartzen dugu arreta, eta irailean, ikastetxera itzultzea izaten da nagusia. Ikasle batzuei beste batzuei baino gehiago kostatzen zaie. Merezitako bi hilabete luze igaro dira, opor sasoian hondartzaz eta zelaiaz gozatzen, eta orain bizitako uda lagunekin elkarbanatzeko momentua heldu da. Bisitatu ditugun tokietako argazki batzuk partekatzea izan daiteke gure oporrak erakusteko era egoki bat, baina kontuz ibili behar dugu norekin elkarbanatzen ditugun. Irudi batzuk gure lagun minenei erakutsi ahal dizkiegu, eta, hobe da gure pantailan bertan erakusten badizkiegu. Era horretan ezin izango dituzte gure argazkiak euren mugikorretan izan.
Stop ciberbullying!
Gaur egun ikastetxeak gero eta digitalizatuago daude, etengabe Internetera konektatutako ordenagailu eta tabletekin. Ikasteko oso tresna erabilgarriak dira, baina kontuz ibili behar dugu, eta ez ditugu gure erabilera pertsonaletarako erabili behar. Ez da egokia, halaber, lankideak kritikatzeko, iraintzeko eta makurrarazteko erabiltzea. Gustatuko litzaiguke guri gauza bera egitea? Bullyinga praktika beldurgarria da, eta are kalte handiagoa egin dezake Internetekin eta sare sozialekin konbinatuz gero. Ziberbullyingak bullying-ak ez bezalako ondorioak ditu; izan ere, ikasgelan edo aisialdian txantxa gisa hasten denak berehala egiten dio ihes gure kontrolari, eta milaka pertsonaren gailuetara irits daiteke. Euskadin, delitu informatikoen %20 ziberbullyngarekin zerikusia du. Horrelakorik sufrituz gero, zure gurasoekin edo irakasleekin hitz egitea gomendatzen dizugu, zuk ez baituzu inolako errurik eta ezinbestekoa izan daiteke hura geldiarazteko.
Ziberbizikidetza positiboa
Garrantzitsua da eremu seguruak sortzea eta online jardunbide egokiez kontzientziatzea, teknologia egoki erabiliz. Interneten elkarbizitza errazteko, sare sozialetan saretik kanpo dugun errespetua mantendu behar dugu. Gatazkak, jarrera iraingarriak eta errespetu faltak saihestu behar dira, betiere besteekiko enpatia izanez eta gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala tratatuz. Jazarpena eta irainak debekatuta daude, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresek eta ikastetxeak ez baitituzte inola ere onartzen. Ziberbizikidetza positiboak biolentzia digitala gaitzezten du, horrela, pertsona guztien eskubideak bermatuz.
Irakasleek adi egon behar dute ikasleen artean tankera horretako jokabideak hautemateko. Interneten ikasleek duten portaera kontrolatzea ezinezkoa den arren, batzuetan bideo edo argazki iraingarriren bat aurki dezake. Kasu horretan, berehala jakinarazi behar die ikastetxeko zuzendariari eta biktimaren familiari. Ziberbizikidetza positiboa bultzatzeko, portaeren eta jarreren dekalogoa ezar dezakezu, harreman birtualetan lankidetza eta giro ona areagotzeko.
Aniztasuna, inklusioa eta tolerantzia
Teknologia berriak ahalmen handiko tresnak dira eta arriskuak eta mehatxuak saihesten baditugu, beste errealitate batzuk ezagutzeko, komunitateak sortzeko eta aniztasuna eta gizarteratzea bultzatzeko erabil ditzakegu. Interneten hamaika webgune, programa, joko, artikulu eta bideo daude. Modu birtualean, ikasleak beren erosotasun-eremutik atera daitezke, beste errealitate batzuk, beste herri, arraza, erlijio eta hizkuntza batzuk hurbildu ditzakete, mundu osoan zehar bidaiatu dezakete, plazeraren erosotasunetik abiatuta. Bidaia horrek aukera ematen du dibertsitate funtzionala, beste sexualitate eta genero batzuk dituzten pertsonak ezagutzeko, besteak beste. Agian ikasgelan edo auzoan ez dago aniztasun handirik, baina Internet erakusleiho handia da gizarte-aniztasuna erakusteko, urruneko arazoak ulertzeko eta egoera ahulenean daudenen lekuan jartzeko.
Horregatik guztiagatik, Cyberzaintzatiktik ziberbizikidetza positiboa lortzen laguntzen dugu, horrela bakarrik lortuko baitugu gizarte tolerantea eta aktibo digitala. Ingurune birtualetan besteekin adeitsuak eta zuhurrak izan behar dugu, baita aurrez aurreko harremanetan ere. Interneten dugun portaerak mundu errealean dugunaren antzekoa izan behar du, eta hezkuntzak, enpatiak eta sen onak gidatu behar dute. Laburbilduz: ez egin gainerakoei zuri egitea nahi ez duzuna, bai Interneten bai errealitatean.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak