Skip to main content

Zibersegurola: Zure pribatutasuna eta sare sozial seguruak

30/06/2023

Ziberrean, Zibersegurola” kanpainiarekin jarraitzen dugu zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko xedearekin. Basque CyberSecurity Centre -tik (BCSC) inklusioa, dibertsitatea eta gazte zein nerabeekiko tolerantzia sustatzearen aldeko apostua egiten jarraitzen dugu. Horrenbestez, gure helburua da online arrisku eta mehatxuak gizarte-, lan- eta hezkuntza-inguruetan sahiestea; gaur egun gero eta enpresa, entitate eta pertsona gehiagori eragiten dieten arazoak, alegia.

Ekainaren 30ean Sare Sozialen Eguna da, eta horrenbestez, sare sozialetan giro zibersegurua lortzearren Hirukide, Gorabide, Kristau Eskola eta PantallasAmigas erakundeekin ari gara elkarlanean. Apirilean, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako ikerketa baten arabera, Teknologia digitalen eragina eguneroko bizitzan, Euskadiko %83k egunero erabiltzen du Internet. Horietako %39k orduro, %24k bi edo hiru orduro behin eta %20k frekuentzia gutxiagorekin. Sare Sozialei dagokienez, %64k egunero erabiltzen ditu eta 29 urtetik beherakoen artean, portzentaiak %95raino egiten du gora.

Deskonexioari beldurra

Urtarrilean Gazteak eta humanismo digitala Euskadin izeneko ikerketa bat egin zuen BBK Kuna erakundek 18 eta 30 bitarteko euskal gazteen artean eta hurrengoko hauek izan ziren ateratako ondorioak:

● %69k bere iragan ditiala guztiz ezabatuko luke.

● Gazteek izua diote deskonexioari: % 85ek ezingo luke telefono mugikorra ‘hegazkin moduan’ jarri denbora luzez.

● Gehienek (% 52) ordainsari ekonomikoa nahi dute beren datuak helburu komertzialekin erabiltzen badituzte.

● % 54k uste du gailu digitaletan igarotako denbora beraien bizitza errealari lapurtutako denbora dela, eta % 60k egunero sentitzen du neke mentala/fisikoa edo antsietatea bizitza digitalari lotuta.

● Hiri digitala arriskutsuagoa iruditzen zaie erreala baino. Nortasuna ordezkatu, iraindu eta lapur diezazuten mundu digitalean fisikoan baino aukera gehiago daudela sentitzen dute.

● % 60k uste du, sare sozialetatik ateraz gero, jende berria ezagutzeko aukera edo hain intimoak ez diren harremanekiko kontaktua galduko lukeela.

Sare Sozialak eta zibersegurtasuna

Datu kezkagarri horien aurrean, sare sozialekin dugun harremana birplanteatu behar dugu eta horietan argitaratzen dugun informazioa kontrolatu. Horregatik, bost aholku prestatu ditugu erabilera kontziente eta arrazionalagoa egiteko:

 

zibersegurtasuna sare sozialetan

 

1) Erabili antibirusa eta eguneratu zure terminalaren eta sare sozialen softwarea. Eguneratzeak hobekuntzak dakartzate eta ahultasunak zuzentzen dituzte.

2) Erabili pasahitz sendoa, aldatu noizean behin eta ez partekatu. Zure sare sozialen pasahitza zure bizitza digitalerako atea da.

3) Ez utzi pasahitza mugikorrean grabatuta. Norbaitek lapurtuz gero, zure profilean sartu, argitalpenak ikusi eta zure plantak egin ahal izango ditu.

4) Arreta jarri geolokalizazioko datu eta aukeretan. Zure argitalpenek zure kokapenaren berri eman dezakete zu ohartu gabe.

5) Itxi saioa terminal partekatu batetik sartzen zaren bakoitzean. Irekita geratzen bada, norbaitek zure profila gaizki erabil dezake.

BCSC -tik lagundu egin nahi dugu herritarrak txikitatik sentsibilizatzen, ziberbizikidetza positiboa lortzen eta berdintasun eta tolerantzia handiagoko gizartea lortzen. Teknologia tresna handia da, baina hura menderatzen ikasi behar dugu, berak menderatu gabe, batez ere pertsona gazteenei eta menpekoei.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.