Skip to main content

#Zibersegurolak diren gamerentzako gomendioak

08/02/2022

Cyberzaintzan, haurren, nerabeen eta haien familien trebetasun digitaletan eta zibersegurtasunean trebatzearen alde egiten dugu, Interneten aktiboki parte hartzeko aukera emango dieten gaitasunak garatu ditzaten, aurkitzen dituzten erronkak ezagutuz eta horien aurrean nola jokatu jakinez.

"Ziberrean, Zibersegurola" kanpaina jarri dugu martxan, eta Pantallas Amigas, Kristau eskola, Hirukide, DBEB eta Twitter erakundeen laguntza izango dugu. Gaur, otsailaren 8a, Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna da, eta bideo-jokoen zibersegurtasuna​ ​izango dugu hizpide. Izan ere, oso dibertigarria da online koadrilarekin jolastea, baina horrek arriskuak dakartza, eta arrisku horiek gamerek eta haien gurasoek ezagutu behar dituzte. Bideojokoen industria gorantz doa, eta horren zifrek berresten dute. Bideojokoen Espainiako Elkartearen (AEVI)* datuen arabera, industria hori zinemarena edo musikarena baino handiagoa da, eta, gainera, pandemiak nabarmen bultzatu du. 2020an, 15,9 milioi jokalari izan ziren guztira, eta lau jokalaritik batek (% 26) 6-14 urte ditu. Gero eta pertsona gazteagorengana iritsi da, izaera ludiko eta soziala ezin hobea baita eurentzako. Hala ere, jarduera horrek baditu zenbait arrisku ere, eta, beraz, komeni da segurtasun-neurriak aplikatzea.

Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da online partida batean egon daitezkeen mehatxuak ezagutzea, nahiz eta ingurune bereko pertsonen artean izan. Dibertitzeko eta gure aisialdian ihes egiteko jolasten gara, baina horrek ez du esan nahi badaezpadako neurriak hartu behar ditugunik. Arazoak saihesteko, bideojokoetako zibersegurtasunaren dekalogoa prestatu dugu:

1. Eguneratu gailuen eta jokoen softwarea.

gammers eusk

2. Erabili antibirusa, baita mugikorrean ere.

gammers eusk 2

3. Denda ofizialetan bakarrik erosi eta baimendutako plataformak deskargatu.

gammers eusk 3

4. Sortu mezu elektroniko berri bat joko-zerbitzuetan alta emateko.

gammers eusk 4

5. Erabili pasahitz desberdina eta sendoa, eta aldatu noizean behin.

gammers eusk 5

6. Autentifikazio bikoitzeko sistema aktibatu, erabilgarri badago.

gammers eusk 6

7. Adi ibili web helbidea non ari zaren egiaztatzen eta, ziurtatu https batekin hasten dela.

gammers eusk 7

8. Ez egin klik iristen zaizkizun esteketan, bereziki txat bidezkoa bada.

gammers eusk 8

9. Ordaindu txartel birtualaren edo beste zerbitzu baten bidez, saihestu kreditu-txartela.

gammers eusk 9

10. Konektatu konfiantzazko sare baten bidez, eta saihestu WiFi publikoak edo ezezagunak.

gammers eusk 10

Gure helburuetako bat gazteei bizitza digitalean laguntzeko prebentzio neurriak adostea da. Hori dela eta, azaldu berri dugun dekalogoaz gain, gomendatzen dugu aldian behin berrikustea sare sozialei eta gailuei lotutako aplikazioak eta kontuak, erabiltzen ez ditugunak desgaitzeko edo nahi ez ditugun erasoak saihesteko. Halaber, plataformetako pasahitzak maiz aldatzea proposatzen dugu, pasahitzak arriskuan jarriz gero lapurreta masiboa eragozteko. Eta aktibatu egiaztapena bi urratsetan, babes handiagoa izateko, telefono mugikorra gertu baldin badugu soilik sartu ahal izateko. Gainera, gogorarazten dizuegu, behar izanez gero, VPNak erabil daitezkeela zure datuak segurtasun handiagoz babesteko eta enkriptatzeko.

Nabarmentzekoa da jokalariak ez daudela online mehatxuen eraginpean soilik. Azken urteotan, bideo-jokoen sektoreko enpresa handiei egindako zibererasoak ugaritu dira ahultasunen, ransomware eta hackeoen bidez. Gorabehera horiek segurtasun-arazo larriak eragin ditzakete eta milioi askotako galerak eragin. Cyberzaintza-tik beti ematen dugu kasu horien berri, erne egoteko eta saihesteko. Beraz, argi izan: Fortnite, Overwatch, LoL, Among Us, FIFA, Super Mario Kart eta Sea of Thieves oso dibertigarriak dira, baina zibersegurola izan behar dugu beti. Gainera, zibersegurtasun osoz jokatzeko aholkuak ematen dizkizugu infografia eta bideo formatuan, beharrezkoak dituzunean eskuragarri izateko.

IKUSI BIDEOAK

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.