Skip to main content

Zibersegurolak: Gozatu bideojokoez eta bestelako pantailez gehiegizko erabilerarik egin gabe

14/04/2023

“Ziberrean, Zibersegurola” kanpainiak aurrera egiten du bere helburarekin; zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazioa sustatzea haur zein gazteetan inklusioaren, dibertsitatearen eta tolerantziaren bitartez, alegia. Horretarako, lanean dihardugu PantallasAmigas, Hirukide, Kristau Eskola, Gorabide eta Fundación MAPFRE erakundeekin batera Interneten eta sare sozialen erabilera arduratsua pizteko xedearekin.

Apirilaren 17a Gazte Informazioaren Europako Eguna dela medio, gazteak pantailen gehiegizko erabilerak ekar ditzakeen arriskuak eta oreka digital bat mantentzeko aholkauk esakaini nahi dizkiegu, baita horrek guztiak duen garrantzia ere. Horrenbestez, apirileko kanpainia gazteek dituzten hobbietan oinarritu dugu: bideojokoak eta mugikorrak. FAD Juventud Fundazioak argitaratutako “Consumir, crear, jugar. Panorámica del ocio digital de la juventud” txostenaren arabera Espainia mailan, 10 gaztetatik 9 dira 'gamerrak' eta ia %40ak egunero jolasten du. Pandemia garaitik aurrera areagotzen ari den tendentzia da hau eta, nerabeen bizi-kalitatean eragin negatiboa izatearekin lotu ohi da.

Pantaila gehiegi erabiltzeari buruz hausnartzeko eta kontzientziatzeko deia da, horrek guztiak biztanleria osoari eragiten baitio eta, bereziki, nerabeei. Etxe askotan, kezka handia eta gatazkak sor ditzake mugikorra gehiegi erabiltzea, sare sozialei eta bideojokoei lotuta egon ohi baita. Hori dela eta, hausnartzera gonbidatzen ditugu bai gazteak bai gurasoak, haien erabilera-ohiturak aztertzeko eta denbora gehiegi pasatu gabe gozatzeko, baina betiere (ziber)segurtasunarekin. Hona hemen gure aholkuak.

1. “Osasunarekin ez da jolasten, ondorioak izan ditzake”

Gehiegizko erabilerak ikusmen-arazoak, gihar eta hezurretako arazoak, sedentarismoa eta obesitatea eragin ditzake.

2. “Uko egitea ezinbestekoa da eta aukeratu egin behar da”.

Pantailetan denbora gehiegi emateak familia edo lagunak isolatzea eta betebehar batzuk bertan behera uztea eragin dezake.

3. “Bulkadak identifikatzea eta kudeatzea beharrezkoa da”.

Mugikorra modu konpultsiboan begiratzea eta horretaz jabetzea da erabilera problematiko eta mendekoa saihesteko lehen pausoa.

4. “Mundu bat dago pantailatik kanpo”.

Sare sozialak eta bideojokoak gehiegi erabiltzeak ingurunearekin eta haren aukerekin kontaktua galtzea ekar dezake.

5. “Beharrezkoa dena lo egitea ezinbestekoa da egunerako”.

Mugikorraren edo bideojokoen ondorioz beharrezko lo-orduak galtzeak hezkuntza-, gizarte- eta lan-bizitzarako gaitasuna kentzen du.

 

Irudia
movil y videojuegos disfrutar sin abusar euskera

 

BCSCren helburuetako bat gazteei bizitza digitalean laguntzen dieten prebentzio-neurriak adostea da. Hori dela eta, gogoratu nahi dugu bideojokoak ingurune seguru batean goza daitezen kontuz ibili behar dela partidetan sor daitezkeen mehatxuak saihesteko. Zentzu horretan, online arriskuetatik babesteaz gain, Internet egoki erabiltzea ezinbestekoa da oreka digitalari, ziberbizikidetza positiboari eta teknologiaren erabilera egokiari eusteko.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.