Skip to main content

Malwareaz hitz egitea edozein software maltzur (MALicious softWARE) aipatzea da; hots, sistema batean sartzeko helburua duena, erabiltzaileak ezer jakin gabe. Malwareak aldaera asko ditu: birusak, botnetak, adwarea, troiarrak, spywarea, ransomwarea,... Baina guztiek ezaugarri komun bat dute; alegia, erabiltzaile  baten ekintza (kontzientea ala ez) beharrezkoa dela. Eta azken erabiltzailea ez da bakarrik eraso-mota horien hartzailea; izan ere, azken urteetan, enpresak eta industria ziberdelitugileen helburu nagusi bilakatu dira.

Era horretan, Alias Robotics enpresak, adibidez, irtenbideak eskaintzen ditu industria bateko robotei hirugarrenek egiten dizkieten erasoen aurka babesteko. Bestalde, Barbara IoT enpresak industria-ingurunerako Sistema Eragilea garatu du, enpresan segurtasuna eta eraginkortasuna izate aldera. 

Gehienetan, artxibo maltzurra deskargatu ondoren etortzen da infekzioa, bai esteka bat duen posta elektronikotik, bai artxiboak partekatzen diren peer-to-peer zerbitzuetatik, bai torrent batetik edo baita ustez kaltegarria ez den programa bat deskargatzetik ere. Halaber, USB edo Flash unitate bat erabili ondoren infekta daiteke, baina orokorrean e-maila da malwarea zabaltzeko gehien erabiltzen den erremintetariko bat. Zuratrust, esate baterako, enpresa-ingurunean e-maila babesteko irtenbideetan espezializatuta dago. Nabarmentzekoak dira, baita ere, Titanium Industrial Security, zibersegurtasun industriala eta alboko sistemak lantzen dituena, edota Gaptain, ikastetxea edo familia bezalako ingurune hain konprometituetan zibersegurtasunaren eta gaitasun digitalaren arloko erantzunak ematen dituena. 

Helburua da euskal ekosistemak zibersegurtasunaren arloan duen potentziala nabarmentzea

Zibersegurtasunerako Europar Batasuneko Agentziaren (ENISA) arabera, azken urterako mehatxuen analisi sektorial eta tematikoan (ETL2020), malwarearen inguruan mundu-mailan zeuden mehatxuek 2018ko maila berean jarraitu zuten; enpresei zuzendutako malwarea, ordea, %13 gehitu da, zehazkiago, zerbitzuetakoa, hezkuntzakoa eta txikizkako merkataritzakoa. Horrez gain, azterketa horretan nabarmentzen da, 2019ko zifrei erreparatuta, malware zirkulatzaile guztiaren %94ak posta elektronikoa erabili zuela garraio-modu gisa, eta, kasu gehienetan (%71), malware hori enpresako edo erakundeko langileek banatu zutela. 

BCSC-renzibersegurtasunaren katalogoan, malwarearen aurkako produktuak dituzten hainbat enpresa ditugu, funtzionalitate berritzaile eta eraginkorrekin, eta horien helburua da ingurune seguruagoak lortzea. Zorionez, kopuru hori zabala da, eta egunetik egunera handitzen doa, eta horietako bakoitza, gainera, alderdi ezberdinetan espezializatuta dago. Gai nagusiaren arabera banatuta, ondorengoak nabarmenduko ditugu: 

Horiek guztiak euskal ekosistemako enpresak dira, eta haien know how eta esperientziari esker Euskadi zibersegurtasunaren sektorearen buruan aurkitzen da.

Euskadi Smart Territory-tzat hartzen da; hots, zibersegurtasunaren arloko ekintzailetza eta berrikuntzarako apustu irmoa egiten duen ingurunetzat. Eragile publikoek zein pribatuek batera eta modu koordinatuan lan egiten dute enpresarentzat, industriarentzat eta herritarrentzat mehatxurik gabeko ingurune batera iristeko, eta aurrean aipatutakoak bezalako enpresek eta startupek ziberdelinkuentziarik gabeko leku hain desiratua lortzen laguntzen dute. 

Malwareak mehatxu garrantzitsuenetarikoa izaten jarraitzen du Euskadiko enpresa eta erakundeentzat, eta kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira mehatxu horiei aurre egiteko neurri eraginkorrenak.