Skip to main content

BCSC-k EiTB-ren TXAC PLANET telesail berrian parte hartu du edukiak ikuskatuz

TXAC Planet ETB3n ematen duten telesail bat da, Gaia Klusterrak, EiTBk, Azaroa Films-ek eta Digitómicak bultzatua eta sortua, gure lankidetzarekin, Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin eta Beaz Bizkaiaren laguntzarekin. Telebistarako telesail horretan pentsamendu konputazionalaren logikari eta teknologia informatikoko alfabetatzeari heltzen zaie. Formatu horren bidez, haurrak zibersegurtasunarekin eta programazio-hizkuntzarekin ohitu nahi dira. BCSCtik, gure aletxoa jartzeko aukera izan dugu proiektu aitzindari eta magiko honen edukiak ikuskatuz.

Zibersegurtasunaren arloan kontzientziazioaren eta txikitatik heztearen aldeko apustua egiten dugu. Jardunbide egokiak eta gazteriaren eta Interneten arteko harreman osasuntsua sustatzearen aldeko apustua.

 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.