Skip to main content

Javier Diéguez EHUko Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean antolatutako 'Parlamentua eta mundu digitala'udako ikastaroan parte hartu du

Teknologia eta eraldaketa digitala pertsonen bizitzaren alderdi asko aldatzen ari dira, baina baita erakundeenak ere, parlamentuenak barne. Gainera, zibersegurtasuna faktore bereziki sentikorra da, oro har, Administrazio Publikoaren eremuan. Hain zuzen ere, 'Parlamentua eta mundu digitala' gaiaren inguruan, gure zuzendari Javier Diéguezek txosten bat aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen baitan, Eusko Legebiltzarrarekin lankidetzan, joan den uztailaren 12an.

Javier Diéguez gobernantzan eta zibersegurtasunaren jardunbide egokietan zentratu zen, eremu publikoari aplika dakizkiokeen bi erregelamendutan sakonduz. Alde batetik, Segurtasunaren Eskema Nazionala, baliabide elektronikoak erabiltzeko segurtasun-politika ezartzea helburu duena, informazioaren babes egokia ahalbidetzen duten oinarrizko printzipioek eta gutxieneko baldintzek osatua. Bestalde, NIS Europako Zuzentarauaren helburua da Europar Batasun osoan zibersegurtasunaren arloko gaitasunak garatzea, funtsezko sektoreetan oinarrizko zerbitzuak emateko erabiltzen diren sareetarako eta informazio-sistemetarako mehatxuak murriztea eta zibersegurtasun-gorabeheren kasuan zerbitzu horien jarraitutasuna bermatzea.

 

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.