Skip to main content

Javier Diéguezek 42 Urdulizek antolatutako 'Zibersegurtasunaren inguruko prestakuntza: konponbidea edo erronka?' jardunaldiko mahai-inguruan parte hartu du.

Uztailari hasiera eman genion Javier Diéguezen parte-hartze batekin 42Urduliz campus teknologikoak antolatutako jardunaldiaren mahai-inguru interesgarri batean: 'Zibersegurtasunaren inguruko prestakuntza: konponbidea edo erronka?' Mahai-ingurua Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak, inauguratu zuen, eta 42 Madrid-eko Sara Moraledak, Madrilen dagoen zentro homologoak, gidatu zuen. Javierrekin batera, Telefónica Tech-eko Gabriel Álvarez, Fortinet-eko Javier Carranza, eta 42 Urduliz zentroko ikaslea den Fátima Silva aritu ziren. Mahai-inguruan zehar, parte-hartzaileek zibersegurtasunaren etorkizuneko erronkei, arlo horretako prestakuntzari, segurtasun-auditoriak aplikatzeko moduari edo sektorearen barruan aurrerapen teknologikoek dakartzaten arriskuei buruz hitz egin zuten, besteak beste. 42 Urduliz Telefonica Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen bat da, programazioaren esparruan talentua sortzeko helburua duena, doako hezkuntza-programa batekin eta, batez ere, berritzaile batekin, autoikaskuntzan eta Campuseko beste lankide batzuekin lankidetza-lanean oinarrituta. Horrela, 42 Urdulizen sartzeko ez da behar inolako kode-ezagutzarik izatea, baina bai jarrera aktiboa; izan ere, sartu ahal izateko online eta aurrez aurreko proba batzuk gainditu behar dira, hilabeteko iraupena dutenak gutxi gorabehera.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.