Zibersegurtasuneko arriskua monitorizatzea
Cyberzaintzak hainbat ekintza gauzatzen ditu Euskadiko zibersegurtasunaren arrisku-maila monitorizatzeko. Funtsezkoa da alderdi hori lantzea; izan ere, mehatxuak komunak diren arren, desberdina da horiek gauzatzeak izan dezakeen eragina, desberdina baita eskualdeen garapen teknologikoa ere; izan ere, aldatu egiten da teknologien ezarpena, eta, babes-neurrien aplikazioari dagokionez, ez da homogeneoa heldutasun-maila.
Monitorizatzearen arloko jarduera-motak
Monitorizatzen dugun guztia modu ez-inbaditzailean egiten dugu, Interneteko informazio publikotik abiatuta, erakundeen perimetroa inola ere arriskuan jarri gabe.
TLD.EUS
IP helbideratzea
Erakundeen esposizio-azalera
de organizaciones
Spamtrapak
Honeypotak
TLD.EUS
Cyberzaintza eta PuntuEus Fundazioa elkarlanean ari dira, TLD.EUSeko domeinuen babesa hobetzeko estrategiak garatzeko bidean. Horretarako, egunero-egunero monitorizatzen da TLD osoa, infekzio-ebidentzien eta zibersegurtasun-gorabeherak eragin ditzaketen arriskuen bila. Domeinu konprometitu bat identifikatzen bada, eragindako pertsonari/erakundeari jakinaraziko zaio, egoera ahalik eta lasterren konpontzeko neurri egokiak har ditzan.
Euskadiko IP helbideratzea
Euskadiko IP helbideratzea monitorizatzen dugu. Horri esker, zibersegurtasuneko gorabeherak eragin ditzaketen konfigurazio-arriskuak eta -akatsak identifikatu ditzakegu, baita benetako konpromisoaren ebidentziak ere. Kasu honetan, domeinuen monitorizazioarekin bezala, eragindako pertsonari/erakundeari jakinarazten diogu egoera konpon dezan.
Spamtrapak
Spamtrap-sare bat dugu, malware eta phishing kanpainak identifikatzeko eta horiek eraisteko neurri tekniko egokiak hartzeko.
Erakunde publikoak gurekin harremanetan jar daitezke informazioa eskatzeko eta kanpaina horiek detektatzen eta arintzen laguntzeko.
Honeypotak
Hainbat zunda dauzkagu zabalduta, mehatxuak modu proaktiboan identifikatzeko eta horiek heda ez daitezen neurri egokiak hartzeko, eta parte hartzen dugun konfiantza-sareen bidez partekatzen dugu informazioa.
RIS3 Euskadiko erakundeen esposizio-azalera
RIS3 osatzen duten edo Euskadirako bereziki garrantzitsuak diren erakunde publikoen eta enpresen esposizio-azalera monitorizatzen dugu, hainbat ikuspegitatik.
Artxiboak eta sistemak bastionatzearekin lotutako hainbat alderdi aztertzen ditugu, eta horrek aukera ematen digu erakundeen erresilientziaren irudi doitua eta erreala lortzeko, hainbat irizpideren arabera taldekatuz, hala nola jarduera-sektorearen arabera, multzoaren irudia lortzeko.
Erakunde publikoak gurekin harremanetan jar daitezke, gure gaitasunez baliatzeko moduari buruzko informazio gehiago eskatzeko.