Skip to main content

Spamtrapak

Spamtrapa posta elektronikoko sistema bat da, amu gisa jarduten duena, eta mezu elektronikoak biltzen ditu bere helbide elektroniko simulatuen bidez.

Zibersegurtasunaren arloan, halako sistemak erabiltzearen xedea izaten da maltzurrak izan daitezkeen mezuak biltzea, aztertzea, hala dagokionean neurri aringarriak hartzea eta, beharrezkoa izanez gero, alerta goiztiarra ematea. Nagusiki, phishing eta malware kanpainak detektatu nahi izaten dira.

Zer egiten dugu Ciberzaintzan?

Cyberzaintzan spamtrap-sistema bat daukagu, erregistratutako hainbat domeinurekin. Domeinu horiek Spamtrap posta-zerbitzariaren IP helbide publikoa daukate konfiguratuta posta-zerbitzari gisa (MX erregistroa).

Horietako bakoitzean, hainbat posta-helbide sortu dira, zeinak hainbat lekutan argitaratu baitira, hala nola zibergaizkileek mota horretako zerrendak bildu ohi dituzten lekuetan, bai eta domeinu bakoitzaren webgunean ere, errazago bildu eta erabil daitezen kanpaina maltzurren xede gisa.

Kanpaina maltzurra jasotzea sisteman

Kanpaina maltzurra
jasotzea sisteman

Azterketa teknikoa egitea

Azterketa
teknikoa egitea

Neurri tekniko egokiak hartzea

Neurri tekniko
egokiak hartzea

Alerta gure kanalen bidez

Alerta gure
kanalen bidez