Zaintza digitala
Cyberzaintzak euskal gizartearen segurtasuna babestea du helburu, eta, horretarako, zaintza digitalerako zenbait gaitasun ditugu besteak beste. Haien bidez, optimizatu egiten ditugu edozein zibererasoren aurreko erreakzioa eta erantzuna, enpresek eta herritarrek izango luketen kalte-arriskua arintzeko.
Mehatxu-analisia
Behatoki bat dugu zibergaizkile-taldeak, malwarea, ahultasunak eta abar aztertzeko, eta txosten teknikoak argitaratzen ditugu, zeinean arriskua arintzeko ezarri beharreko neurriak jasotzen baitira.
Spamtrapak
Tranpa-postontzien azpiegitura bat dugu, malware edo phishing bidezko mezu maltzurren kanpainak identifikatzeko, aldaera guztietan. Identifikatu ondoren, aztertu egiten ditugu, eta neurri tekniko egokiak hartzen ditugu horiek arintzeko.
Honeypotak
Interneten tranpa-sistemak (honeypot sare bat) dauzkagu argitaratuta, behar bezala segurtatu gabe, zibermehatxuek konpromisoa har dezaten errazteko eta, hala, haien portaerari eta sistemetan izan dezaketen eraginari buruzko informazio zehatza lortzeko. Elkarreragin horren bidez, oso informazio erabilgarria lor dezakegu, hala nola erasoak egiteko baliatzen dituzten IP helbideak, ustiatzen saiatzen diren ahultasunak, edo arriskuan dauden sistemetara konektatzen saiatzeko erabiltzen dituzten pasahitzak.
Takedown
Malware eta phishing kanpainak desegitea.
Zibergaizkileek malware eta phishing kanpainak egiten dituzte beren ohiko ekintzen artean. Kanpaina horien bidez, hainbat helburu lortu nahi dira; ohikoenak dira erakundeen sistemak konprometitzea, mezu maltzurrak bidaltzen dituzten mezuak zabalduz, edo informazio sentikorra lortzea, gero dirua emateko.
Horrelako kanpainak egiteko, domeinuak erregistratzen dituzte edo aldez aurretik konprometitutako beste batzuk erabiltzen dituzte. Mezu elektroniko bat edo SMS bat iruzurrezkotzat joz gero, edonork idatz diezaguke mezu bat incidencias@cyberzaintza.eus helbide elektronikora, guk azter dezagun eta beharrezko neurri teknikoak har ditzagun; hala, kanpaina desegin eta haren inpaktua murriztuko dugu.