Skip to main content
Desafío Cyber
Desafío Cyber
Desafío Cyber

Cyber Erronka

Ongi etorri Cyber Erronkara!
Sekulako bidaia digitala egingo dugu Egoitz Bijueskaren eskutik, zibersegurtasunaz gehiago ikasteko eta irakasteko erronka honetara gehitzea onartu duena goi mailako lehiaketaren bidean. Zu izateak asko pozten gaitu! Erronka berriak onartzeko, perseberantziari, ahaleginari eta gogoari esker elkartzen garelako hemen, eta zu horren parte zara!




 

Egoitz Bijueska aurkeztu nahi dizugu, 13 urteko mutikoa, 16 urtez azpiko birritan txapelduna, Espainiako txapeldunorde absolutua eta Euskadiko txapeldun absolutua da, baita Selekzio Nazionaleko rider gazteena ere. Imajinatu 13 urterekin sekulakoa izatea! Gainera, egunero entrenatzen da munduko 44 skater onenen artean egoteko.

Baina zerikusi du horrek zibersegurtasunarekin? Asko! Skatean bezala, zibersegurtasunari aurre egiten diogu egunero pauso txikiak emanez. Cyberzaintzatik, truko batzuk partekatuko ditugu zurekin eta egunero gurekin entrenatzera gonbidatzen zaitugu zibermehatxueetatik babesteko. Ziber talde bat osatu dezagun elkarrekin!

Gure sare sozialak jarraitu itzazu Egoitzen bideoak ikusteko eta praktikatu zurekin partekatuko dituen aholkuak. Gainera, webgune honetan, material gehigarria, jokoak, bideoak eta prestatzen ari garen gauza dibertigarri gehiago aurkituko dituzu. Zibersegurtasunarekin egindako aurrerapenak partekatu itzazu zure sareetan, hashtag #CyberErronka erabiliz. Internet leku seguruago eta dibertigarriago bat egin dezagun!

Barra divisoria

Entrenatzera, ikastera eta babestera!

Infografia horiei begi bat bota, zibersegurtasunaren munduan zehar gidatuko zaituzten mapa baten modukoak baitira. Horiekin, pausoz pauso, zuren online segurtasuna nola mantendu eta egunerokoan nola entrenatu ulertzen lagunduko dizugu.