Zibersegurtasunari buruzko infografiak
Euskadiko erabiltzaileen eta enpresen zibersegurtasuneko heldutasun-maila handitzeko balio duten aholku eta jarraibideen irudikapen bisualak erakusten dizkizugu.
Ziberkriminalen ahultasunen erabilera eta joera ebaluatzeko aukera izan dezan, jarraian, 2024ko lehenengo sihilekoan identifikatutako ahultasunen datu kuntitatiboak eta kualitatiboak adierazten dira.
Netiqueta Interneten adiskidetasunez eta errespetuz jokatzeko arauen multzoa da. Nahiz eta batzuetan aurrez aurre egingo genukeen bezala mundu digitalean errespetua mantentzea ahazten dugun, Netiquetak online interakzioetan egiten laguntzen digu, gaizki-ulertuak saihestuz eta ingurune positiboa…
Edozein estekatan klik egin edo QR kode bat eskaneatu aurretik, galdetu zeure buruari: Ezagutzen al duzu nondik datorren?
Zure aztarna edo identitate digitala edozein gailu erabiltzen duzun bakoitzean Interneten uzten duzun arrastoa da. Bertan zure argitalpenak, argazkiak, likeak, iruzkinak eta formularioetan partekatzen duzun informazioa gordetzen da. Zure nortasun birtuala da. Horregatik, oso garrantzitsua da…
Sare sozialak lagunekin konektatzeko, esperientziak partekatzeko eta gauza berriak ezagutzeko izugarrizko tresna dira. Hala era, arriskuak ere badaude, bereziki pantailaren atzean nor dagoen ez dakigunean. Informatzea eta babesteko neurriak hartzea garrantzitsua da.
Askotan denborarekin erabiltzeari uzten diogun aplikazioak deskargatzen ditugu, edo ireki ere egiten ez ditugunak. Hala ere, zure mugikorrean erabiltzen ez dituzun aplikazioak edukitzeak espazioa kontsumitzeaz gain, zure segurtasunerako eta pribatutasunerako arriskuak ere ekar ditzake. Horregatik…
Albiste faltsuak edo gezurrezkoak, zehaztugabeak, testuingurutik kanpokoak edo erabat faltsuak izan daitezke, eta hauek nahita zabaltzen dira, iritziak manipulatzeko edo onurak lortzeko. Gezurrezko informazio hori, sare sozialen, mezu pribatuen, talde-txaten, bideoen edo foroen bidez iritsi…
Erronka biralak ikaragarriak eta sare sozialetan ospea lortzeko modu azkarra izan daitezke, baina erronka horietako asko oso arriskutsuak izan daitezke. Horiek identifikatzen jakitea eta arriskuez jabetzea garrantzitsua da, erabaki informatuak hartzeko eta zure burua babesteko.
Mugikorretik eta pantailetatik deskonektatzea ezinbestekoa da gure ongizateari eta harreman pertsonalei eusteko. Horregatik, denbora-mugak ezartzea eta oreka egokia aurkitzeko antolatzea garrantzitsua da, teknologiari eskainitako denboraren gainetik etxeko lanek edo ikasketek lehentasuna izan behar…
Egiaztapen bikoitzeko faktorea edo autentifikazio-faktore bikoitza (2FA), online erabiltzaile-kontuetan baimendu gabeko sarbidearen aurka babesten duen pasahitzaren segurtasun-neurri gehigarri bat da. Prozesu hori bi urratsetan egiten da. Lehenik, erabiltzaileak dagoeneko ezagutzen duen pasahitza…