Zure eta zure enpresaren gailuak babesteko hartu behar dituzun neurriak gogorarazteko aholkuak eskaintzen dizkizugu. Gogoratu zure ordenagailuko datu guztiak ahulak izan daitezkeela zure gailuak behar bezala erabiltzen ez badituzu.
Zibersegurtasunarekin zerikusia duen edozein zalantza edo arazo baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 104 891 doako telefono zenbakira deituz, edo mezu bat bidaliz incidencias@cyberzaintza.eus helbidera.
Zibersegurtasuna ziurgabetasun egoeretan
Gaur egun herritarrak eta enpresak elkarrekin oso konektatuta daude eta kokapen jakin batean gertatzen diren inzidentzia eta mehatxuek ondorio kaltegarria izan dezakete horientzat. Gainera, eragina izan dezake maila globalean eta, beraz, Euskadin.
Zibererasoen aurrean euskal enpresen babes eta erresilientzia maila handitzen laguntzen duten gomendio orokorrak
Gaur egungo egoera ikusita, gomendio tekniko orokor batzuk bidaltzen dizkizuegu, euskal enpresek zibererasoen aurrean duten babes eta erresilientzia maila handitzen laguntzeko.
Euskal enpresen babes eta erresilientzia maila handitzeko neurri teknikoak
Zibersegurtasuneko prebentzio-ekintzak ezartzeko prest dauden enpresentzako neurri tekniko zehatzak eskaintzen dizkizuegu.
Zure gailuak ezustekoetatik babesteko aholkuak
Gomendio-sorta bat jarri dugu zure eskura, ingurune zibersegurua izateko, bai zure eremu pertsonalean, bai lan-eremuan.
Ransomwarearen aurkako jardunbide egokiak
Hurrengo artikuluan Ransomwareak erabiltzen dituen eraso bektoreak aurkezten dizkizuegu, baita, horiei aurre egiteko eta sahiestu ahal izateko gomendio batzuk ere. Gogoan izan ez garela xantaian erori behar.
Desinformazioa: herritarrengan eragiteko eta polarizazioa sortzeko eta enpresei
Desinformazioaren arazo larria gero eta kezkagarriagoa da, eta gero eta garrantzi gehiago du. Horregatik, erregulazioak definitzen eta aplikatzen hasi dira, desinformazioaren aurkako jarduketa-prozedura esate baterako: gaiari buruzko Europako ekintza-plana aplikatzeko helburua du, eta era horretako jardueren aurkako nazioarteko borrokarako eta lankidetzarako mekanismoak ezarri nahi ditu. Ondoren, mota horretako kanpainak identifikatzen laguntzen duten aholku batzuk emango ditugu.
Zibersegurtasun-krisiaren kudeaketa. Jardunbide egokiak enpresentzat
Erakundeek jasan ohi dituzten zibersegurtasun-gorabeheren ondorio nagusia kalte ekonomikoak eta ospeari dagozkionak dira, eta baita gorabeheraren kudeaketak berak eragiten duen arazoa ere.Ondoren, zibersegurtasunaren arloko krisi bati aurre egiteko jardunbide egokiak aipatuko dizkizugu.
Partekatu
Zibereguraldia
Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.
Argitaratutako buletinak