Skip to main content

#EginMatchZibersegurtasunarekin

Instagramen lehiaketa bat irabaziko bazenu, zure datuak eta zure txartel zenbakia emango zenituzke? Onartuko zenuke ezagutzen ez duzun norbaiten lagun iradokizuna? Eta zure lagun taldearekin ostatu batera oporretara bazoaz eta WiFi irekia aurkitzen baduzu, konektatuko zinateke? Teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko, #EginMatchZureZibersegurtasunarekin kanpaina kaleratu dugu. Gazteentzako sentsibilizazio-kanpaina izango da eta helburu nagusia, zibersegurtasunaren ikuspegitik, ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatzen laguntzea izango da.

Egoera horiei guztiei egin behar diegu aurre egunero. Internet, APPak eta sare sozialak erabiltzen ditugu orduro eta nahiz eta askotan ez garen konturatzen, norbanakoaren informazioaren eta gailu elektronikoen segurtasunerako oso arriskutsuak diren ekintzak egiten ditugu. Gainera, gehienetan, ez diegu behar adina garrantzi ematen.

Horregatik, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko, #EginMatchZureZibersegurtasunarekin kanpaina kaleratu dugu. Gazteentzako sentsibilizazio-kanpaina izango da eta helburu nagusia, zibersegurtasunaren ikuspegitik, ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatzen laguntzea izango da.

Tinderren berezko hizkera erreferentziatzat hartuta, segurtasun digitalarekin bat egiteko hainbat aholku eta oinarrizko neurri eskaintzen ditugu kanpaina honetan. Izan ere, zer da "match" egitea? Elkar konektatzea eta komunikazioari ekiteko prest egotea, alegia.

Bi bisita gidatu parte hartzaileentzat

Gure sare sozialen bitartez, Twitter y Linkedin, lehiaketaren inguruko informazioa eskeiniko da "quizz" formatuko joko baten bitartez. Bertan, eskuinera edo ezkerrera "swipe" eginez erantzun beharko dute agertzen diren baieztapenak egia ala gezurra diren erabakitzeko. Baieztapenok txateatzean, Interneten nabigatzean edo sare sozialetan sortzen diren egoera errealen baitan aritzen dira.

Jokoaren amaieran, parte hartzen duten pertsona guztiek puntuazio bat eta zibersegurtasunari buruzko aholku erabilgarri batzuk jasoko dituzte. Horrela "zibermunduan" gauzatzen diren arriskuei aurre egiteko eta segurtasunez jarduteko erreminta gehiago izango dituzte. Gainera, guztien artean, gure instalazioak ezagutzeko bi sarrera zozketatuko dira; ziber-zaintzaren "beste aldera" hurbiltzeko aukera paregabea izango da. Bertan Euskadiko zibersegurtasuna zaintzen da, eta teknologia berrien eta delitu informatikoen alde ez hain atseginarekin borrokatzen da egunero.

Cyberzaintzan joko hau diseinatu dugu guretzat oso garrantzitsua delako guztion zibersegurtasuna; baita gazteenena ere. Bereziki 16 eta 30 urte bitartekoena, eurak baitira sare sozialetan aktiboen dagoen adin tartea. Aipatutako ekimena, gizartearekin egiten ditugun kontzientziazio zein sentsibilizazio saioen atal garrantzitsu bat izango da.

Kanpainiaren hashtag-a: #EginMatchZureZibersegurtasunarekin

Lehiaketan parte hartzeko orrialdea: esteka

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.