Skip to main content

Zibersegurtasun industrialeko proiektu-ereduak

gida empresa

 

Zalantzarik gabe, zibersegurtasuna da enpresek gaur egun aurre egin behar dieten erronka nagusietako bat, eta, batez ere, industria-ingurunekoek. Eta ez da zerbait zirkunstantziala. Egunero egiaztatzen ari diren zibereraso ugariek ezaugarri komunak dituzte:

  • Oro har, biktima izan daitezkeenen artean helburu finkorik ez duten eraso indiskriminatuak dira, eta, nerurri txikiagoan, zuzendutako erasoak.
  • Oso gogorrak dira, eta horrek inpaktu handia izan dezake jasaten dituzten erakundeetan, are galera handiak edo ixtea eraginez.
  • Onura handiak eskaintzen dizkiete exekutatzen dituzten zibergaizkile-taldeei, eta, beraz, talde horiek gero eta bitarteko eta baliabide gehiago bideratzen ari dira horrelako delituak egitera.

Zibersegurtasun Industrialeko Proiektu-ereduak gida honetan zibersegurtasun-proiektu batzuen xehetasunak zehazten dira, modu egituratuan eta argi azaldutako edukiekin. Proiektu horiek industria-eremuko edozein enpresak aurreikusi beharko lituzke uneren batean.Informazio horrek oinarri bat ematen du industria-enpresek zibersegurtasun-proiektuei ekiteko beharra uler dezaten, eta jakinaren gainean sektoreko enpresa espezialisten lankidetza-ikuspegiak eskatu ahal izan ditzaten. Ikuspegi horiek, gainera, BCSCk argitaratutako “Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria”n zerrendatuta ageri dira.

+ Hurrengoko esteka honetan gida osoa ikusi eta deskargatu dezakezu.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.