Skip to main content

Asier Martínezek USEC Bilbao Congress 2022ren 'Zibersegurtasuna. Euskadiko ziberdelinkuentziaren aurkako borroka’ izeneko mahai-inguru batean parte hartu du.

Asier Martínez Retenagak, BCSCko CERTeko arduradunak, maiatzaren 26an parte hartu zuen 'Zibersegurtasuna. Euskadiko ziberdelinkuentziaren aurkako borroka’ izeneko mahai-inguru batean, maiatzaren 25etik 26ra Euskalduna Jauregian egin zen USEC Bilbao Congress 2022ren baitan.

Mahaia Aitor Lete Fano Segurtasun Koordinazioko zuzendariak moderatu zuen, eta haiekin batera Manuel Viota Ertzaintzaren Delitu Informatikoen Ataleko buruak eta Gorka Morales plangintza operatiboaren eta azpiegituren babesaren buruzagitzako ofizialordeak ere parte hartu zuten.

Asierrek 'Euskadiko zibersegurtasunaren egoera' azken txostenean oinarritu zuen bere esku-hartzea, 2022ko lehen hiruhilekoari dagokiona, eta gure webgunean kontsulta dezakezuna (esteka). Detektatutako kalteberatasunen % 70 baino gehiago aurreko urteei dagozkiela azpimarratu zuen eta prebentzioari begira plataforma zaharkituetan edo eguneratu gabeetan fokua jartzeak hartzen duen garrantzia azpimarratu zuen. Era berean, ponentzian zehar, hainbat area eta erakunde teknologikoren artean egiten ari den lankidetzak eta talde-lanak zibersegurtasunaren helburu komunak lortzeko duten garrantzia azpimarratu zuen

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.