Skip to main content

BCSCk Librecon 2022ren edizio berrian parte hartu du

Azaroaren 15etik 16ra, Librecon 2022ren edizio berri bat egingo da Bilbon. Europako hegoaldeko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, ekonomiaren arlo estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean oinarritua. ESLE-k, Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkarteak, antolatzen du eta topaleku eta erreferentzia izatea du helburu bere lan-eremuetara aplikatutako teknologia irekietako azken joerak ezagutzeko eta negozioen garapena sustatzen duten ezagutzak elkarbanatzeko.

Raquel Ballesterosek, gure lankideak, ‘Enpresen arloko ziberiruzurrak’ panela moderatu du gaur, azaroak 15. Harekin batera, Andres Naranjo, Senior Innovation Analyst Senior Innovation Analyst, BeDisruptive; Daniel Gonzalez, Zerolynxeko Negozio Zuzendaria; Gabriel Urrutia, Halborneko VP of Security; eta Ana Ayerbe, TECNALIAko Cores Arloko zuzendaria eta Women4Cyber-eko kidea. Bere esku-hartzeetan, ahultasunak ustiatzea, noiz sortzen diren, software seguruaren garapenaren garrantzia eta enpresei iruzurrak lehenago babesten laguntzen dieten opensource tresnen eginkizuna izan dira ardatz.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.