Skip to main content

Eriz Lopeteguiren parte-hartzea European Cyber Week-en 7. edizioan

Aste honetan, azaroaren 15etik 17ra, European Cyber Week jardunaldiaren 7. edizioa egin zen Rennesen (Frantzia). Ekitaldi honek Frantziako eta Europako bikaintasun-ekosistema bat biltzen du, aniztasunean aberatsa eta goi-mailako hizlariekin osatua. Sektore subiranoko aktoreen arteko topaketa-iturria da, eta balio erantsi handiko trukeak egiteko aukera ere ematen du hornitzaileen eta zibersegurtasuneko soluzioen erabiltzaileen artean.

Joan den azaroaren 16an, gure lankidea den Eriz Lopeteguik Milda Kaklauskaitė, Senior Policy Manager de European Cyber Security Organisation (ECSO) da, bideratutako "CYBERSECURITY MADE IN EUROPE zigilua: Europako scaleupak nazioartekotzeko erronkak eta aukerak" mahai-inguruan parte hartu zuen.

Panelean, gaur egun nazioartekotze-fasean enpresek dituzten erronka nagusiei buruz hitz egin zen. Era berean, euskal korporazioei euren negozio-aukerak zabaltzen laguntzeko zer egiten dugun kontatzeko aukera ere izan genuen.

Azaroaren 17an, Zibersegurtasuneko Berrikuntza Digitaleko Europako Hub Sarearen bilera egin zen eta BCSC-tik Basque Digital Innovation Hub zertan oinarritzen den azaltzeko aukera izan genuen.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.