Skip to main content

ETEentzako Zibersegurtasun Jardunaldia Bilboko Ganberan

Francisco Javier Diéguez Barriocanal gure zuzendariak Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, ETEentzako zibersegurtasuna ardatz hartuta. Bertan azaldu zuenez "tokiko enpresen plataforma teknologikoek eta zerbitzuetakoek ez dute gure lurraldetik kanpokoen inbidiarik sentitu behar; izan ere, negozio txikientzat aurre egiteko moduko kostuengatik, ETEentzako, mikroETEentzako eta profesional autonomoentzako babes-zerbitzu espezializatuak eskura izatea errazten dute".

Panela Bizkaiko bi zibersegurtasun-enpresek partekatu zuten, eskaintza osagarriekin: Hodei Cloud, plataforma teknologikora bideratua, eta Consulpyme, negozioen eta pertsonen atalean zentratuta. Bi enpresa horiek BCSCtik babesten dugun zibersegurtasuneko startup sarearen parte dira.

Lehenengoa, Hodei Cloud I+G+b-ko enpresa bat da, Cloud Computing teknologian, dokumentu-kudeaketan, adimen artifizialean eta zibersegurtasunean diharduena. Mahaigain birtual integrala dute hodeian (iHodei), Cloud Computing teknologiaren eta Adimen Artifizialaren abantailak aprobetxatzen dituena, autonomoen eta ETEen beharretara egokitzeko. Horrela, enpresen digitalizaziorako sarbidea errazten da, eta hodeiaren % 100eko soluzioarekin, plataforma erabiltzen duten pertsonek IT ezagutzarik behar izanik gabe. 

Bigarren enpresa, Consulpyme, oso espezializatuta dago datuak babesten eta ETEei eragiten dieten betebeharrak legez betetzen. Zerbitzuen artean, TicketBAI.PRO konponbidea nabarmentzen da, enpresa txikiei foru-ogasunen ordainketa- eta finantza-sistema berrira egokitzeko aukera ematen diena, zerga-iruzurraren aurkako lege-esparru berrian.

Jardunaldian zehar, bi enpresetako profesional adituek zehaztu zuten zein izango liratekeen tamaina txikiko negozioek behar dituzten babes-zerbitzuak, fakturazioari begira ezartzen diren baldintza berriekin osatuz eta datu pertsonalak babesteko zerbitzu batekin aberastuta.

Hain zuzen ere, BCSCk garrantzitsutzat jotzen dugu Euskadiko enpresa txiki eta ertainek zibersegurtasunean duten heldutasun-maila handitzen laguntzen duten ekimenak sustatzea, eta badakigu negozio txikientzat hurbiltasun fisikoa, haien beharrizanekiko sentsibilitatea eta haien aukeretara egokitutako aurrekontua faktore erabakigarriak direla mota horretako zerbitzuak kontratatzeko orduan.

Ekitaldia ezin izan bazenu zuzenean jarraitu, zibersegurtasun-panel osoa ikus dezakezu hemen.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.