Skip to main content

IT SA

Gure zuzendari Javier Diéguezek 2021eko urriaren 13an Nurembergeko azokako mahai-inguruetako batean hartu zuen parte: “Europako zibersegurtasuneko merkatuaren hautsitako inbertsio-katea”. Ekimena European Cyber Security Organisation (ECSO) erakundeak antolatu zuen The IT Security Expo & Congress kongresuaren baitan.

Mahai-ingurua Europa mailan zibersegurtasuneko inbertsioa bultzatuko duen ECIP funts berria aurkezteko aukera bikaina izan zen. Horrekin lotuta, zibersegurtasuneko enpresei zuzendutako inbertsio-plataforma diseinatzeko Inbertsioen Europako Bankuarekin (BEI) duela gutxi hitzartutako akordioak duen garrantzia azpimarratu zuen Javierrek. Akordio horri esker, BCSCk zibersegurtasun arloan muga berriak irekiko ditu eta Europako merkatuari hazten jarraitzen lagunduko dio. Hitz gutxitan esanda, gure helburua da abangoardian kokatzea eta beste merkatu batzuen aurrean (Estatu Batuetakoa, adibidez) lehiakorragoak izatea. Horrekin lotuta, gure eskualdeetan zibersegurtasunaren sektoreak bizi duen konplexutasunari eta zatiketari buruzko iritziak partekatu zituzten. Ezinbestekoa da laguntza publiko-pribatua Europatik lehiakortasun maila orokorra, gure enpresa mailako ekosistemaren erakargarritasuna eta zibersegurtasuneko bikaintasuna handitzeko.

Javierrek panela ECSOko funtsezko beste kide batzuekin partekatu zuen: Axel Deininger, CEO & Zuzendaritza Batzordeko presidentea, Secunet; Martin Kreuzer, Administrazio Kontseiluko kidea, Clavister; Thomas Riechmann, COO Zibersegurtasuneko Zerbitzuetako presidenteordea, Atos; eta Luigi REBUFFI, Zibersegurtasuneko Europako Erakundeko (ECSO) idazkari nagusia, ekitaldiaren moderatzaile lanak egin zituena.

It-sa da informatikako segurtasuneko Europako azoka nagusia eta hodeiko kudeaketarekin, segurtasun mugikorrarekin, zibersegurtasunarekin, datuen segurtasunarekin eta sareekin lotutako soluzioetarako mundu osoko plataforma garrantzitsuenetako bat. Egoitza Nurembergen du 2009tik eta it-sa C mailako adituentzako, industriako, zerbitzuetako eta administrazioko segurtasun informatikoko arduradunentzako, topagunea da. Horrez gain, segurtasun informatikoarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako produktu eta zerbitzuetako garatzaileak eta hornitzaileak biltzen ditu..

Nurembergeko it-sa-ren hedapen gisa, urte osoan, it-sa 365 izenekoa jarri zuten abian 2020an. Erakusketarien eta bisitarien arteko trukerako plataforma interaktiboa eta digitala da. Aurten, kongresua urriaren 25etik 27ra bitartean egingo da eta jorratuko duten gai nagusia "Networking - Solutions - Knowledge” izango da (hain zuzen ere, horixe da it-sa 365en lehentasunetako bat), eta segurtasun informatikoaren sektoreari beste mugarri bat gehituko dio: IT SECURITY TALKS. itsa365.de informaziorako eta elkarrizketarako plataforma digital berriak segurtasun informatikoaren sektorea online ere biltzen du azokako daten artean.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.