Skip to main content

Partaidetza Be Digital-en

Urriaren 26tik 28ra bitartean egin zen  BeDIGITAL ekimenaren hirugarren edizioa, AFM Advanced Manufacturing Technologiesek eta Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) antolatutakoa. Bertan izan zen gure lankide Iratxe Martin, BCSCko Berrikuntzako eta Teknologiako Proiektuen arduraduna; Xabier Michelenarekin, Cybasque-ko presidentearekin; eta Leyre Madariagarekin, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariarekin, batera. Bertan, eraldaketa digitala, konektagarritasuna, datuak eta zibersegurtasuna izan zituzten hizpide. Panela Alberto Berreteaga Barberok, Tecnaliako IDS Competence Center arduradunak, bideratu zuen.

Ingurune digitaleko digitalizazioa da enpresek lehia mailako arrakasta lortzeko elementu bereizgarria. Eta horren ezarpena geldiezina denez, BeDigitalek potentzial teknologiko handiena lortu ahal izateko enpresek behar dituzten eraldaketa digitaleko tresnak eskaintzen dizkie industriei. Produkzioa maximizatzeko, energiaren eta lehengaien kontsumoak gutxitzeko, bezeroekiko elkarrekintzak arintzeko, eta produktuen kalitatea eta baliabideak optimizatzea funtsezkoak dira beren ingurunean produktiboagoak eta eragingarriagoak izateko eta berrikuntza ahalbidetzeko. Hori guztia aintzat hartuta, ekimen honen helburua da gure industria-egitura osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoarekin sortu zen erronka batekiko konfiantza eta ilusioa ezagutaraztea.

Ekimen horretan, Iratxek nabarmendu zuen eraldaketa digitala ezin daitekeela aurrera eraman zibersegurtasuna kontuan izan gabe; izan ere, erabat zeharkakoa da. Honela azaldu zuen: “Zibersegurtasuna ez da bertikala; zeharkakoa da eta ez da hautazkoa”. Esparru industrialean datuen sortzaile/kontsumitzaile nagusiak zein diren aztertzeko garaian, gaur egun, alde handiak daude enpresaren neurriaren arabera; izan ere, enpresa handiek datuak erabiltzeko joera, interes eta gaitasun handiagoa dute eta, aldiz, enpresa txikienek horretarako zailtasun handiagoak dituzte. 

Etorkizunari dagokionez, Iratxek uste du egoera berdintzen joango dela digitalizazio-prozesuan aurrera egin ahala. Hain zuzen ere, #digitalizazioaren ondorioetako bat da datuak sortzea errazten duten teknologia, produktu... berriak gehituta gero eta datu-bolumen handiagoak sortzea.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.