Skip to main content

Zibersegurtasunari buruzko Ikerketa Jardunaldi Nazionalen VII. edizioa (JNIC2022)

Zibersegurtasunari buruzko Ikerketa Jardunaldi Nazionalen VII. edizioan (JNIC2022), hainbat ahots entzun ahal izan genituen ikerketa-arloko funtsezko pertsonek eta geografia nazionaleko hainbat puntutako profesionalek beren ikerketa zientifikoen emaitzak hainbat ikuspegitatik aurkeztu zituzten hitzaldi interesgarrietan, baina guztiek lotura komun batekin: zibersegurtasuna. Gainera, Iratxe Martin gure lankideak 'Ikerketa Aplikatua: Nola egin bidea Ikerketatik transferentzia teknologikora’ mahai-inguruan parte hartu zuen.

Iratxek, Ana Isabel Ayerbe Fernández-Cuestarekin batera (Tecnalia, Women4Cyber Foundation), moderatzaile gisa; eta Garbiñe Manterola, BRTA; Euskal Herriko Unibertsitateko Jasone Astorga Burgo; INCIBEko Aitana Alonso Nogueira; eta Izertis-eko Sheila Méndez Núñezekin, Basque Digital Innovation Hub-en jarduera nabarmendu zuen, BCSCtik aktiboki parte hartzen baitugu. BDIH etengabe hazten ari den sarea da, gaur egun 250 aktibo baino gehiago dituena. Horiek guztiak 8 nodotan bereizi dira, eta horietako bat zibersegurtasunarena da. Nodoez gain, 7 laborategi ditu hainbat arlotan espezializatuta.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.